Maite Larburu, Kantagiltzako hurrengo gonbidatua
Musikari hernaniarrak bere lan artistikoa erakutsiko du igande arratsaldean, Gotzon Barandiaranek gidatutako saioan. Sarrerak, salgai.
Udako atsedenaldiaren ondoren, Kantagiltza zikloa datorren igandean —hilak 3— bueltatuko da Arizmendieneko lorategira.
Aurtengo zikloko hirugarren saioko gonbidatua Maite Larburu izango da. Solasaldi musikatua eskainiko du, 18:00etatik aurrera, Gotzon Barandiaranek gidatutako saioan.
Euria eginez gero, Arizmendienean izan beharrean, udaletxeko pleno aretoan izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Bere lan artistikoari buruzko azalpenak emango ditu Larburuk (Hernani, 1979), kantuekin tartekatuta.
Sarrerak salgai daude, Landetxe eraikineko tabernan, 5 euroren truke.
Egungo zikloko hirugarren saioa izango da datorren igandekoa. Azkenekoa urriaren 8an izango da, eta ginga Olaia Inziarte baztandarrak jarriko dio.
Musikaren transmisioa da antolatzaileen kezketako bat, eta hori modu goxoan egiten saiatu nahi dute saio horiekin.