Bote Luzeko txapelketa hasteko bi partidak, ostiralean Oiartzunen
Asteburuan hasiko da VIII. Bote Luzeko Txapelketa. Ostiralean bi partida jokatuko dituzte Beheko Plazako pilotalekuan.
![bote luzea](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2023/08/oiartzun-2022-10-2-urbieta-ii.jpg)
Asteburu honetan hasiko da Bote Luzeko Txapelketa. Zortzigarren ekitaldia izango da, eta ostiralean bi partida jokatuko dituzte Oiartzungo Beheko Plazan.
18:00etatik aurrera, Gipuzkoa Batek eta Bizkaia Bik neurtuko dituzte indarrak. 19:30ean hasiko da bigarren partida. Kasu horretan, Gipuzkoa Bi eta Iparralde Bi arituko dira nor baino nor.