Arabara ibilaldia Urdabururen eskutik
Arabako biraren zazpigarren etapa antolatu du urdaburu Mendizale Elkarteak. Hilaren 16an egingo du, larunbatarekin.
Arabako biraren zazpigarren etapa antolatu du urdaburu Mendizale Elkarteak. Hilaren 16an egingo du, larunbatarekin. Ibilaldi horrek, Lapuebla de Labarca eta Samaniego lotuko ditu, eta bidean, Eltziego eta Mañueta herrietatik pasako dira parte hartzaileak. Ibilaldiak 17 kilometro ditu eta 450 metroko desnibela; hura egiteko bost ordu eta erdi beharko dituzte.
Irteera 07:30ean izango da Zumardiko autobus geltokitik —Panierretik— eta 08:45ean Aritzetatik.
Parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, interesdunek Urdaburu elkartearen egoitzara jo behar dute astearte eta ostegunetan 19:00etatik 21:00etara. Telefonoz ere eman dezakete izena 943 52 78 79 zenbakira deituta. Online ere izena eman daiteke, horretarako egin klik hemen.