Ostiralean Santiago plazan zirkulazioa etengo dute
Plazan egingo duten Euskal Herriko eta Piemonteko dantza tradizionalen emanaldiagatik, zirkulazioa etengo dute arratsaldean.
Datorren ostiralean, hilaren 8an Donibanen egingo den Euskal Herriko eta Piemonteko dantza tradizionalen emanaldiaren ondorioz, Santiago Plaza zirkulaziorako itxita egongo dela adierazi du Pasaiako Udaltzaingoak. 18:30etik 20:30era plazan ezingo da ibilgailurik egon, eta zirkulazioa ere moztuta izango da.
Hala ere, eguraldiaren arabera, ikuskizunaren tokia aldatu daiteke: euria egingo balu Donibaneko frontoian egingo baitute.