Josetxo Etxandik baditu finalistak
Gizonen lau t'erdiko nahiz afizionatuen bikotekako, eta emakumeen bikotetako finalerdi guztiak jokatu dira. Finalak 14an dira.
Astelehenean jokatutako azken finalerdiekin, jada osatu dira Josetxo Etxandi Oroitaldiaren 47. ekitaldiko federatuen txapelketetako finalak. Partida erabakior horiek Santakrutz Egunean, hilaren 14an, jokatuko dira Josetxo Etxandi pilotalekuan. Eguraldia aproposa ez balitz, Koldobike Gezalan izango dira norgehiagokak. 17:30ean hasiko dira.
Honakoak dira finalak jokatuko dituztenak:
Lau t’erdian, Etorkizuneko Izarrak kategorian (gizonak)
- Zubizarreta IV (Ataun), Hormaetxeren kontra (Lezama)
Lehen Mailako Afizionatuak (gizonak)
- Murua (Arrasate) eta Garmendia (Beasain), Canabal (Igantzi) eta Aldaberen kontra (Igantzi).
Lehen Mailako Afizionatuak (emakumeak)
- Aldai (Dima) eta Oses (Oñati), Arrizabalaga (Gernika) eta Mendizabalen (Andoain) kontra.
Arlo federatuko partidez gain, herri txapelketa ere abian da. Horien finalak hilaren 16an (igandea) jokatuko dituzte eguraldi egokiarekin Josetxo Etxandi pilotalekuan, eta txarrarekin Koldobike Gezalan, 17:00etan hasita.