
Aisialdiko begirale eta kirol entrenatzaile ikastaroak euskaraz egiteko bekak ere emango ditu udalak. Eskaerak dagoeneko egin daitezke.

Hilaren 14tik aurrera irekiko da familia guneetan, ludoteketan, gaztelekuetan eta kuadrilategin izen emateko aukera.

Kontxako Banderako lehen igandeak gauza asko argitu ditu, baina ezer gutxi erabaki. Gizonetan bost ontzi daude zazpi segundoko aldean. Emakumeetan, lau traineru lau segundotan. Oarso Bidasokoei dagokionean, Hondarribiko gizonek 15. Kontxa irabazteko aukera argiak dituzte. Bigarren postuan dira, Urdaibaitik segundo batera.

Piztu Lezok, santakrutzen atarikoen artean, Gazte Eguna antolatu du biharko. Belaunaldi aldaketarekin hasi nahi dute.

Hiru Binaka, Poesia Eguna eta sortzaileen azoka izango dira aurtengo ekitaldiaren osagaiak. Kulturarako espazio berrien «kontsolidazioa» ekarri du Kulturabirusaren mutazioak.

Berebizikoa da lehen hilekoak duen garrantzia emakumearen bizitza osoan. Horretaz jabetzeko eta menstruazioarekin harreman osasuntsua izateko tailerra eskainiko du Rosinok.

52 urte ditu hildako gizonak. Herriko Plazako etxebizitza batean izan da; ikerketa hasi du Ertzaintzak sutea zerk eragin duen argitzeko.

Marea beltza aurreko igandean bezala Herriko Plazan elkartuko da 08:30ean elkarrekin Donostiara joateko Hibaikako emakumeak animatzera.

Emakumeen lehenengo eta bigarren taldeek lehen partida jokatuko dute bihar, baita gizonen lehenengoak eta gazteenak ere.

Gehienak ez dira partidekin hasi oraindik eta Touringe senior gizonen talde nagusiak baino ez du partidarik izango asteburuan.

Irailaren 11tik 24ra bitartean, Fanderiako instalazioa itxiko dute geldialdi teknikoaren barruan.

Pasaiako ludotekek 2023-2024 ikasturtean parte hartu ahal izateko izen ematea irekiko dute hilaren 15ean.

Adinberri eraikinaren lanek eragindako aparkaleku arazoaren aurka kalera irten ziren Trintxerpe eta San Pedroko bizilagunak.

Idi-demen txapelketa hiru egunetan egingo dute. Hamar idi bikotek hartuko dute parte Gipuzkoarako puntuagarria den probetan.

Alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatu du Errenteria Osasuna plataformak, Papresaren jardueraren eta horrek osasunean eta ingurumenean dituen ondorio kaltegarrien azterketa integrala egiteko.

Orioko abeslariak urriaren 21ean emango du kontzertua, Elorsoro kiroldegian. Sarrerak eros daitezke Urratsen, kiroldegian edo online.

Emakumeak ahalduntzeko asmoz antolatzen diren Jabetze Eskolek 10. urteurrena dute aurtengoa, eta egitarauak berritasunak dakartza.