Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Mingaina etengabe astintzeko, euskaraz

Ikasten ari direnei, aspaldi ikasi eta ohitura galdu, edota aritzeko eremu egoki baten faltan direnei begira indartsu dator aurten ere Mintzalaguna programa.

Ikasten ari direnei, aspaldi ikasi eta ohitura galdu, edota aritzeko eremu egoki baten faltan direnei begira indartsu dator aurten ere Mintzalaguna programa.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/09/11

Ikasten ari direnei, aspaldi ikasi eta ohitura galdu, edota aritzeko eremu egoki baten faltan direnei begira indartsu dator aurten ere Mintzalaguna programa. Euskara hauspotu eta euskaraz bizitzeko aukera zabaldu nahi du Lau Haizetara Euskaltzaleon topagunearen barruan sortutako programak. Gaur arratsaldean egin dute aurkezpena Iker Gomez programaren arduraduna, Xixilio Maritxalar euskaltzaleon topaguneko ordezkaria, Leire Mazizior Hizkuntza politiketako zinegotzia, eta Joxe Mari Jauregi euskara teknikariak.

Mintzalagunaren zioa azaldu du Gomezek: “Asko dira euskaraz aritu nahi dutenak eta aukerarik ez dutenak inguruan horretarako lagunik ez dutelako. Zenbaitek euskara praktikan jartzeko aukerarik ez dute eta guztiek Mintzalagunean aurkitzen dute euskaraz lagun artean aritzeko aukera”.

Horien beharra asetzeko baina, balantzaren bestaldean  euskaraz aritzeko espazioak eta aukerak zabaltzen ariko diren euskaltzaleak behar dituzte. Batzuei zein besteei begira, izena emateko epea zabaldu du Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, mintzalagunei eta mintzalaguntzaileei begira, alegia. Mintzalagunaren bidez, harreman berriak sortu eta indartzen dira euskaraz Gomezek azaldu duenez, “taldean elkarren artean euskaraz egiteko ohitura hori inguruko jendearengana zabaltzen dute, hizkuntza hautuetan eraginez”.

Gaur gaurkoz 60 lagun ari dira mintzalagun programan hamar taldetan banatuta astean ordu eta erdiko saioak eginez. Urtean zehar gainera, mintzodromoetan parte hartzen dute, “talde guztiak batzen dira bertan”. Euskal Herriko Mintzaegunean ere parte hartzen dute dinamikak sortuz sagardotegi baten edo txangoen bueltan koordinatzaileak azaldu duenez, “kurtso amaieran gainera, kultur ekintzak eta euskalgintzarekin lotuta daudenak”.

mintzalaguna programan izena eman nahi dutenek posta elektronikora mezua bidali edo 688 76 53 98 telefono zenbakira deitu behar dute. Bestela, online hemen eman dezakete izena.

Irakurketa garatu

Iaztik Mintzalagun programaren barruan euskarazko irakurketa zabaltzeko irakurketa erraza programa kudeatzen hasi zen euskaltzaleon topagunea, “liburu erraz eta xamur batzuen bidez  irakurketa zabaltzen da hiruzpalau saioetan dinamizatzaile baten laguntzarekin”. lehen saioa hilaren 22an egingo dute, eta hortik aurrera hilabetero ordubeteko saioa antolatuko dute. herritar guztiei zabalik dago irakurketa erraza programa, “bereziki irakurtzeko gaitasuna ahaztua duten edo hizkuntza hobetu ikasi nahi dutenei begirakoa da”. Saioak Lau Haizetaren egoitzan izango dira 18:00etatik 19:00etara.

Landuko duten lehen irakurketaren berriz ere eman du Gomezek, Printze txikia izango da. Hiru talde sortuko dituzte momentuz, eta Arantxa Iraola Berriako kazetaria eta errenteriarra, Joxean Apaolaza, eta Gomez bera izango dira dinamizatzaileak.

Irakurketa erreza programan izena emateko posta elektronikora mezua bidali edo 688 76 53 98 telefono zenbakira deitu behar dute. 

Bi programetan izena ematea irailean eta urtarrilean egingo badute ere, urte osoan dago horietan hasteko aukera eta doakoak dira.

Euskaraz ikastea garrantzitsua dela, baina gero ere, euskara erabiltzea ezinbesteko dela esan du Maziziorrek, “horretarako behar dira halako leku seguruak, konfiantzazkoak praktikatu ahal izateko eta Mintzalagunak hori eskaintzen du, lasai hitz egin ahal izateko espazio bat. Ez hori bakarrik, euskara duten beste herritarrekin harremana sortu eta ezagutzeko aukera ere eskaintzen du Mintzalagunak”.

Herritarrak parte hartzera animatu ditu Maziziorrek, “mintzalagun edo mintzalaguntzaile izan euskal giro batean”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.