Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Pasaiako udal euskaltegian guztiz doan ikas daiteke euskara

Izena emateko epea zabalik izango da hilaren 20ra arte. Udalaren finantziazioari esker, kolektibo zaurgarrienei diru guztia itzuliko zaie.

Udal euskaltegiko arduradunak eta, erdian, Laura Re, Euskara zinegotzia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/09/12

Zabalik da Pasaiako udal euskaltegian izena emateko epea, eta hala mantenduko da hilaren 20ra bitarte. Aurtengo kanpaina Euskara, bidaia harrigarria lelopean abiatu dute Trintxerpeko euskararen gunean.

Euskaltegian A1etik C1era bitarteko mailetan eman dezakete izena 16 urtetik gorakoek. Talde bat baino gehiago daude maila bakoitzean, ahalik eta ikasle gehienen ordutegietara moldatu ahal izateko: 07:00etatik 21:00ak arte dago zabalik euskara ikasteko zentroa. Txandaka lan egiten dutenek ere euskaltegira goizez nahiz arratsaldez joateko aukera dutela ohartarazi dute.

Klaseak
Saio gehienak egunean bi ordukoak izaten dira, baina beste aukera batzuk ere badira. Besteak beste, 12 urtetik beherako seme-alabak dituzten gurasoek euskara eskolak seme-alaben ikastetxean bertan jaso ahalko dituzte. Era berean, merkatari, erretiratu edo ahozko praktika landu nahi duten guztiek mintza praktika taldeetan eman ahalko dute izena, ahozkoan zentratzeko.

Doako ikastaro trinkoak ere badira langabezian dauden eta euskara ikasteko goiz osoa duten pasaitarrentzat. Kontrako kasuan, klaseetara modu erregularrean joaterik ez dutenentzat, autoikaskuntza sistema martxan da. Horri esker ikasle bakoitzaren erritmoari eta beharrei egokitutako zerbitzua eskainiko dute euskaltegiko irakasleek. Bakarkako lana da azken hori, tutore baten gidaritzapean egin beharrekoa.

Zerbitzuak eta finantziazioa
Modulu guztiak egokituta daude euskara ikasten hasi, ziurtagiriren bat egiaztatu (HABE, IRALE, IVAP…) edo maila hobetu nahi duten ikasleek horretarako aukera izan dezaten. Eskolen osagarri, beste jarduera batzuk ere egiten dituzte euskaltegiaren barruan nahiz kanpoan: tailerrak, solasaldiak, bisitak, txangoak, mintzalaguna…

Pasaiako Udalak laguntza ekonomikoko lerroak zabalik ditu euskara ikasi nahi duten kolektibo zaurgarrienentzat. Kasu, enplegurik gabeko pertsonek, 16-30 urte bitarteko gazteek eta hasierako mailetan matrikulatzen diren pasaitarrek (A0A0/A1A0) matrikularen %20 besterik ez dute ordainduko; gainerako %80 udalak aurreratuko du. Horrez gain, 12 urtetik beherako seme-alabak Pasaiako ikastetxeren batean matrikulatuta dituzten edo Pasaian erroldatuta dauden gurasoek matrikula murriztua izango dute.

Kolektibo horietako ikasleak eskolen %85era bertaratzen badira, ikasturtea bukatzean matrikularen %100 itzuliko die udalak. Gainerako ikasleek ere, baldin eta Pasaian erroldatuta badaude eta asistentziaren baldintza betetzen badute, %75eko laguntza jasoko dute ikasturtearen amaieran.

Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi duenak euskaltegira jo dezake (Euskadi Etorbidea 61, anbulatorioaren ondoan) 08:00etatik 19:00etara, edo 943 00 43 40 telefono zenbakira deitu. Azken aukera, posta elektroniko bidez mezua bidaltzea.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.