Eskaintza oparoarekin dator biblioteka
Parte hartu ahal izateko izen emateak gaur bertan aktibatuko dituzte; ikastaroak urrian hasiko dituzte.
Udal Bibliotekak zabalik du ikasturte berrirako antolatu duen ekintza proposamena, eta horretan parte hartzeko izen ematea gaur bertan aktibatu da. Tailerrak, urritik aurrera hasiko dira.
Saioetan askotariko jatorritako idazleen testuak irakurtzeko aukera izango da, taldean irakurketa horiek partekatzeko, ozen kontatutako istorioez gozatzeko… Adin guztietako irakurleei zuzenduta dago eskaintza, bakoitzak bere gustuko taldea eta irakurketak aurkitu ditzan. Iraupena, parte hartzea eta maiztasuna desberdina da kasu bakoitzean.
Hilaren 23a izango da izena emateko azken eguna, eta plazak baino izen emate gehiago izango balira zozketa bidez egingo da. Interesdunek, Lekuona Fabrika presentzialki eman dezakete izena; 943 44 96 35 telefono zenbakira deituta; edota posta elektronikora mezua bidalita.
Irakurle izateaz gain, idazle izateko aukera ere zabaldu nahi dute Udal bibliotekatik eta horri begira, Herri Arte Eskolak eskaintzen duen Hitza aipatu du. Herri Arte Eskolaren eskaintza hemen kontsulta daiteke.