Ziklomotorren IAT azterketa Lezon egin daiteke
50 zentimetro kubiko baino gutxiagoko ibilgailu horien azterketa egiteko eguna hilaren 28rako ezarri dute, 110 poligonoko udalaren pabiloian.
Ziklomotorren Ibilgailuen Azterketa Teknikoa (IAT) egiteko aukera izango dute lezoarrek herrian bertan, hilaren 28an. 50 zentimetro kubiko baino gutxiago duten bi gurpileko ibilgailuak dira ziklomotorrak. Azterketak 110 poligonoan udalak duen pabiloian (Txatxamendi kalea, 32) egingo dira: aurrez txanda eskatu behar da 943 62 63 00 telefono zenbakira deituta (Irungo IAT bulegokoa da).
Bestalde, nekazaritzarako erabilera duten ibilgailuek ere herrian egin ahal izango dute azterketa teknikoa, ziklomotorren kasuan bezala, udalaren 110 poligonoko eraikinean. Horiek azaroaren 14rako programatu dituzte.