Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Odola ematen dutenei, esker ona

Inoizko pertsona kopururik handienak eman zuen odola hilaren 5ean: 100 lagun izan ziren, eta ia erdiak, euskara hutsean egin zuen prozedura.

lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneko kideak, odol emate saioaren ostean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/09/13

Esker on mezua helarazi die Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak odola ematen duten pertsonei. Esker ona, erakusten duten konpromisoarengatik, eta keinu txiki horren bidez bizitzak salbatzen ari direlako. Euskaltzaleon topaguneak, 2018an hartu zuen bere gain odola emateko saioak antolatzeko ardura udalerrian: “Gure herria gizarte aktibazioaren eredu izan dadin lan egin dugu, alderdi askotan. Horietako bat odol-emateak dira”.

Horretan hasi zirenean, erronka bat ere jarri zuen topaguneak: hilero, herritarren 0,4ak odola ematea lortzea. Kopuru hori gomendatzen dute osasun arduradunek egoera normalizatu gisa. Errenteria-Oreretaren kasuan 160 pertsonek eman behar dute odola hilero egoera normalizatu hori bermatzeko. Ez dira oraindik datu horretara heldu, baina bidea egiten ari dira zalantzarik gabe, eta hilaren 5ean inoizko odol-emate kopururik handiena lortu zuten. “100 pertsona joan ginen odola ematera, inoiz ez zen kopuru hain alturik lortu herrian. Bestalde, odol emaileen %22 30 urtetik beherakoa izan zen, eta joandakoen %43k euskaraz egin zuen prozedura”.

Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearentzat, datu horiek agerian utzi dute “gizarte arduratsuago baterako bidea posible izatearekin batera, ezinbestekoa dela. Badu egin beharreko bide bat eta lortu beharreko helburu bat, Aukerak sortzen. Haizea izan proiektuak pertsonak garapen objektu izatetik garapen subjektu izatera eraman nahi ditu”.

Topaguneak herritar guztiak gonbidatu ditu “erronka zoragarri” horretan parte hartzera. Odola emateko hurrengo hitzordua gogora ekarri du horretarako: urriaren 3an izango da —hileko lehen asteartean da beti— Merkatuzarren. Parte hartu nahi duen orok 688 76 53 98 telefono zenbakira deitu behar du hitzordua hartzeko, “ez dezagun ahaztu bizitzak salbatzen ari garela”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.