Dena prest Atlantikaldiari harrera egiteko
Dena prest da ordu batzuk barru Atlantikaldiak lur har dezan. Gaurtik igandera arte 59 ekitaldirekin gozatzeko aukera izango da .
Dena prest da ordu batzuk barru Atlantikaldiak lur har dezan. Ekitaldi gehientsuenak hartuko dituzten guneak atontzen amaitzen ari dira une hauetan, azken orduko ukituak baino ez dira falta, Itsas Argi Nagusia, Herrixka, Kalekaia, eta Herriko Plazan Kultur Topaguneak eta Musika Jaialdiak hamargarrenez egin dezan eztanda.
Bostetan ekingo diote jaialdi handiari jolas eta eskulanen tailerrekin txikienei begira Herrixkan. Bi tailer egingo dituzte bertan. Lehenengoan bizikleten kamarak berrerabilita ontziak sortuko dituzte giltzatako gisa erabiltzeko; bigarrenean, bitakora koadernoak sortuko dituzte Atlantikaldiaren logoaren pegatina batekin eta haur edo familiaren izenarekin. Bi jolas ere egingo dituzte, bertan: pista jolas bat eta zapein jolasa.
Espazio berean izango du ere tartea Poesian blai iniziatibak. Mundu osoko hizkuntzetan idatzitako poesia errezitaldia da.
Musika emanaldiek jarriko diote ginga gaurko Atlantikaldiaren egitarauari. Itsasargi Nagusian Femina eta Bea eta Idoia Asurmendi ariko dira, eta Herrixkan, Szamana bikotea. Gaurtik igandera, 59 emanaldi eta jardueraz gozatzeko aukera izango da.