Datorren astean zabalduko dituzte ateak berriro gaztelekuek
Hilaren 21etik aurrera ekingo diote ikasturteari herriko hiru gazteen egoitzetan. Hezten elkartea hasiko da zerbitzua kudeatzen.
Hilaren 21ean zabalduko dituzte berriro ateak Pasaiako gaztelekuek. Udako oporraldiaren ostean, ostegun horretatik aurrera berriro izango dira zabalik Trintxerpe-San Pedro, Donibane eta Antxoko gazteentzako udal egoitzak.
Denboraldia, beraz, datorren astean hasi eta 2024ko uztailaren 6ra arte luzatuko da. Gizarte- eta hezkuntza-ekipamendu ez-formal horiek zabalik izango dira ostegunetik igandera. Ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara, eta ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 19:00etara.
Hiru gaztelekuen zerbitzua ez du, jada, Kantauri Ludiko Elkarteak kudeatuko, Hezten elkarteak baizik. Udalaren azpikontratazio horrekin, beraz, gazteleku bakoitzeko bina hezitzailez gain, hiru gaztelekuetarako koordinatzaile bat ere ariko da lanean.
- Harremanetarako
- Antxoko gaztelekua: Axular plaza, 7 behea. Telefonoa: 943 24 25 77.
- Trintxerpe-San Pedroko gaztelekua: Gran Sol, 11, behea. Telefonoa: 943 24 81 98.
- Donibaneko gaztelekua: J.J. Otaegiko eraikineko hirugarren solairuan. Telefonoa: 943 51 72 90.