Josetxo Etxandiren herri mailako finalak ere, erabakita
Larunbatean jokatuko dira finalak, 17:00etan hasita. Lehenengoz emakumeek euren ligaxka propioa izan dute aurtengo ekitaldian.
Gaur, hilak 14, dira jokatzekoak Josetxo Etxandi Pilota Oroitaldiaren 47. ekitaldiko federatuen finalak. Etzi (larunbata), berriz, herri mailako azken partida erabakiorren txanda izango da, 17:00etan hasita, Josetxo Etxandi pilotalekuan (eguraldi txarrarekin Koldobike Gezalan).
Honakoa da herriko finalisten koadroa (finalak larunbatean dira, 17:00etan hasita):
Haurrak (mutilak)
- Ohian Aldaba – Aimar Etxarte vs. Unai Askasibar – Mattin González
Gaztetxoak (mutilak)
- Gexan Martinez- Unax Hernandez vs. Aimar Santesteban – Markel Blanco
Helduak (emakumeak)
- Maialen Pikabea-Nahia Sarasola vs. Garazi Lizarraga- Irati Lobete
Helduak (gizonak)
- Aitzol Perurena-Gaizka Perurena vs. Asier Sarasua-Julen Sarasua
Aurten, lehenengoz, emakumeentzako kategoria bereiztua egin dute, eta bertan sei bikotek parte hartu dutela adierazi dute antolatzaileek. Aurreko urteetan emakumeak izan dira lehian, baina aurtengoa da lehenengo aldia haiei propio bideratutako kategoria izan dela.