Motorren orroa asteburuan Jaizkibelen
Larunbat eta igande artean egingo dute Jaizkibelgo 45. Igoera. Larunbatean Errenteria-Oreretan autoen ikuskapena, eta igandean lehia mendian.
Autoentzako Jaizkibelgo Igoeraren 45. ekitaldiak motor orroak ekarriko ditu asteburuan Oarsoaldera. Igandean izango da igoera Lezo eta Pasaia batzen dituen mendian, baina aurretik, autoen ikuskapenak Errenteria-Oreretan egingo dituzte, larunbatean zehazki. Aurtengoan ere hainbat kategoria eta zilindradatako autoek parte hartuko dute, dozenaka.
Lehenik eta behin, autoen ikuskapenak egingo dituzte larunbatean Errenteria-Oreretan, 16:00etatik 19:30era. Administrazio ikuskapenak Paperaren parkinean izango dira, eta teknikoak Touring ibilbiean, Fanderiako futbol zelaiaren parean. Han auto parte hartzaileak ikusteko aukera izango dute zaleek.
Igandean, lehiaren txanda. 08:30ean hasiko dira entrenamendu libreekin, eta ondoren egingo dituzte ofizialak. Horiek eta gero igoerak, bi txandatan banatuta. Bietan denborarik onenak lortzen dituztenek eurenak egingo dituzte txapelak. Igoerak 5.470 metroko luzera du: Lezoko Erroteta aldean dago irteera, eta mendiaren gainaren inguruan bukaerako marra, jada Hondarribian.
Igoera Euskal Herriko eta Gipuzkoako hainbat txapelketarako baliagarri da. Antolatzailea Jaizkibel Eskuderia da, eta