[Argazkiak] Marmitako goxoenaren bila
Hamahiru bikotek hartu dute parte marmitako txapelketan santakrutzen barruan. Bazkal ostean ezagutaraziko dituzte irabazleak.
Ez dute horren gaineko azalpenik eman, baina ziurrenik, gaurko Marmitako Txapelketan parte hartu duten bikoteek izango zuten trukotxoren bat eurena goxoena izan zedin. 11:00etan puntuan amantalak soinean ziren denak Karlos Saldise plazan lanari ekiteko prest.
Hamalau bikotera mugatuta dute parte hartzea antolatzaileek —Ixkulin elkartea da antolatzaile— jakinarazi diotenez HITZAri, eta hamalauk izena eman bazuten ere, azkenean, hamahiruren artekoa izan da lehia (bikote batek baja eman behar izan zuen azken momentuan).
Dagoeneko egin beharreko lanak eginak dituzte bikoteek; 12:30ertarako suak itzalita izan behar zituzten, lapikoko lanak amaituta izan edo ez. Beraz, alea jacta es, botata dago dadoa, eta ez du atzerako bueltarik. Irabazleak ezagutzeko, baina, oraindik apur bat itxaron beharko dute. Marmitako jatea egingo dute Saldise plazan eta kafe orduan esango omen dituzte irabazleen izenak. Emozioa beraz, azken unera arte luzatuko dute.
Hilak 16, larunbata
- 14:00. Motorzaleen topaketa Lezotarra tabernan.
- 14:30. Marmitako Txapelketako herri bazakria Karlos Saldise plazan.
- 16:00. Realaren puzgarriak Lopene plazan.
- 16:30. Ginkana herrian zehar (Lopene plaza, Karlos Saldise plaza, Gurutze Santuaren plaza eta Jauregialde).
- 16:30 Truk Txapelketa Tiñelun.
- 17:00. Josetxo Etxandi XLVII. Oroitaldiko herri mailako txapelketaren finalak, Josexo Etxandi pilotalekuan.
- 18:00. Dantza Solte Txapelketa Gurutze Santuaren plazan.
- 19:00. Erraldoi eta buruhandiak.
- 19:00. Patata tortilla lehiaketa Lope Isasti plazan.
- 19:00. Elektrotxorongo elektrotxarangaren irteera Karlos Saldisetik.
- 20:30. Herri afaria Lope Isasti plazan, norberak eramandakoarekin (sagardoa udalak jarriko du).
- 22:30. Su artifizialak kaitik.
- 23:00. Kontzertuak Karlos Saldise plazan: Astelehen Goizak, Bengo eta Txiltxoko.
- 00:00. DJ IKer Gurutze Santuaren plazan.
Hilak 17, igandea
- 10:00. Diana eskualdeko dultzaineroekin.
- 12:00. Inude eta artzainen desfilea Lopenetik.
- 17:00. ‘Lezoko hondartza’ haur jolasak Karlos Saldise plazan.
- 17:00. Ur puzgarriak Lopene plazan.
- 18:00. Erraldoi eta buruhandiak.
- 19:00. Kilometro Lezo kultur egitasmoaren azken emanaldiak, Goiko plazan. Dantza emanaldiak dira. DABen Nun zira? eta Ertza konpainiaren Otempodiz obrak ikus daitezke.
- 22:00 Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan.