Jai txikiak erruz ospatzeko motiborik badute San Pedron
2023ko San Pedro Txikiak ospatuko dituzte datorren asteburuan barruti morean. Txupinazoa, ostiralean, 20:00etan, plazan.
Lau barrutitatik bitan berriro nagusituko da jai giroa datorren asteburuan. Izan ere, San Pedro eta San Fermin Txikiak ospatuko dituzte ostiraletik igandera barruti horietako bizilagunek.
Sanpedrotarren kasuan, atsedenerako asti gutxi izan dute. Joan den asteburuan Libiaren igoera ospatuz eman zuten asteburua, eta orain, jai txikiak. Erruz ospatuko dute herria, ziur, motiborik ez baitzaie falta.
Horra egitaraua:
- Hilak 22, ostirala
- 17:30. Merienda, jubilatuen eskutik, portuko etxeetan.
- 18:00. Buruhandiak eta zezentxoak.
- 19:30. Jaietako argazki lehiaketaren sari banaketa, plazan.
- 20:00. Txupinazoa, plazan.
- 20:15. Elektrotxufla, Antxeta eta Begin.
- 22:00. Bertso afaria, Antxetan. 12 euro. Zerrenda, bertan.
- 01:00. DJ Garimbo, plazan.
- Hilak 23, larunbata
- 11:00. Marmitako txapelketa, Antxetan.
- 12:00. Haurrentzako jolasak, frontoian.
- 13:30. Marmitako txapelketaren sari banaketa eta dastaketa. Irabazlearen kaxuela enkantean.
- 16:00. Mus txapelketa, Muguruzan.
- 17:00. Hil gabeko arrantza txapelketa haurrentzat, Muguruzan.
- 19:00. Haurrentzako hil gabeko arrantza txapelketaren sari banaketa eta sardina-jana.
- 21:30. Arafia arraun elkartearen eskutik, plazan. 15 euro. Zerrenda, Begihaundin.
- Ondoren, DJ Txorimalo
- Hilak 24, igandea
- 12:00. Buruhandiak eta zezentxoak.
- 12:00. Gaztetxoentzat Salbio – La Torre futbol partida, frontoian.
- 12:30. Kitadelpare txarangarekin, kalejira.
- 12:30. Patata tortilla txapelketa, frontoian.
- 13:00. Jaio berrien omenaldia, frontoian.
- 13:30. Patata tortilla txapelketaren sari banaketa.
- 18:00. Esku pilota finalak, frontoian.
- 20:30. The ship of fools dokumentalaren emanaldia, frontoian.