Familia Eskola urrian abiatuko dute
Seme-alaben heziketan gurasoei tresnak ematea du helburu zerbitzuak.
Seme-alaben heziketan laguntzeko gurasoei tresnak ematea helburu duen Familia Eskolak, urrian abiatuko du ikasturte berria. Programa, 2 eta 16 urte arteko seme-alabak dituzten familiei begirakoa da, eta hiru zerbitzu eskainiko ditu ikasturte berrian ere: Guraso taldeak; Saio monografikoak; eta bakarkako arreta zerbitzua.
Guraso taldeen kasuan Erdigunean eta berritasun gisa, Beraunen egingo dituzte saioak aurten. Saio monografikoetan landuko dituzten gaien berri eman dute: komunikazioa eta asertibitatea, teknologia berrietan heztea, bizitzarako trebetasunak garatzea, eta anai-arreben arteko harremana hobetzeko estrategiak.
Azkenik, bakarkako saioetan, gurasoek unean uneko eta banakako kontsultak egiteko aukera izango dute seme-alaben hezkuntza eta garapenarekin lotuta.
Izen emate epea zabalik egongo da saio bakoitzaren aurreko egunera arte, eta ikastetxean bertan zein online egin daiteke. Horretarako klikatu hemen. Bakarkako arreta jasotzeko berriz, posta elektronikora mezua bidali beharko dute edota 688 72 42 33 telefono zenbakira deitu astearteetan 09:00etatik 12:00etara eta ostegunetan 15:00etatik 16:00etara.
Gurasoen taldeetan izena emateko 688 72 42 33 telefono zenbakira deitu beharko dute, edo posta elektronikora mezua bidali; monografikoetan izena emateko berriz, galdetegia bete beharko dute. Horretarako egin klik hemen.
Informazio guztia Gazteriaren web orrialdean kontsulta daiteke.