Gau Beltzaren bila doaz Lezon
Urriaren 31rako "ahaztezina" izango den Gau Beltza nahi dute Lezon. Gaia bideratzeko batzarra egingo dute bihar (asteazkena) arratsaldean.
Urriaren 31n, Gau Beltza izango dute Lezon. Hori aurrera atera nahian hasi dira behintzat herriko ikastetxeetako gurasoen elkarteak, Hezikuntza eta Errota “Lezoko guraso elkarteak Euskal herrian ospatu izan ohi den jaia berreskuratzera gatoz, Gau Beltza. Bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu”, esan dute.
Horri begira, batzar irekia antolatu dute biharko (asteazkena). Garbi berretsi baitute ideiaren hasierako garapena gurasoen elkarteetatik egin bada ere, lezoar guztiena izan behar duela Gau Beltzak, izan talde, elkarte edo norbanako. Biharko batzarrera deitu dituzte lezoarrak, beraz: 19:00etan hasiko da topagunea, 19:00etan, Kultur Aretoan. “Buruan badugu ideia bat eta zurekin partekatu nahi dugu. Elkarte bakoitzak parte hartze ezberdina izango du, eta ziur gaude denon artean Lezoko Gau Beltza ahaztezina izango dela”. Batzarrera bertaratzeko, aurrez izena emateko eskatu diete interesdunei. Egin hemen klikaldia izen emate orrira joateko.
Aurrera aterako da Lezoko Gau Beltza, ziur. Horri begira, eta lanak aurreratzearren, eguna iragarriko duen kartel lehiaketa jarri dute abian gaiari lehen bultzada eman diotenek: kartel proposamenak urriaren 6a baino lehen bidali behar dira, antolatzaileen posta elektronikora (klik egin hemen hara iristeko). Kartelean zer jarri behar den, beherago dauden sare sozialetako kontuetan ikus daiteke
Gaiaz gehiago jakiteko, honakoak dira Lezoko Gau Beltzaren sare sozialetako kontuak: