Sustapen kanpaina berria Galtzaraborda eta Fanderia kiroldegitan
Hilaren 30a baino lehen kirol instalazioetan alta ematen duten herritarrek %100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan.
Sustapen kanpaina berria jarri dute abian Galtzaraborda eta Fanderiako kirol instalazioetan. Helburua, herritarrak aktibatzea da. Horren arabera, hilaren 30a baino lehen kirol instalazioetan alta ematen duten herritarrek %100eko deskontua izango dute matrikularen kostuan, harpidetza orokorreko modalitatean.
Alta berriak aurrez aurre egin daitezke kiroldegietako harreretan, baita online ere (egin klik hemen).
Informazio gehiagorako eta sustapenaren gainerako baldintzak ezagutzeko, Galtzarabordako kiroldegiko 943 44 96 90 eta Fanderiako 943 34 44 23 telefono zenbakietara deitu daiteke. Fanderiako kiroldegiaren kasuan, hilaren 25etik auurrera deitu daiteke.