Erretiratuen klubetan, hamaika aukera
Herriko zortzi erretiratuen elkarteetan 87 jarduera eskainiko dituzte ikasturte berrian.
Erretiratuen elkarteetako kideek antolatuta, jarduera programa zabala eskainiko dute datorren ikasturtean. Gaur aurkeztu dute eskaintza hori San Agustin, Arramendipe, Bienvenido, Laguntasuna, El Parque, San Jose, Beti Bizkor eta La Magdalena erretiratuen elkarteetako ordezkariek.
Aurten 87 ikastaro eskainiko dituzte zortzi elkarteen artean; 1.679 plaza daude guztira.
Tailerretan alderdi fisikoa, emozionala, ludikoa, kognitiboa, sortzailea eta kulturala landuko dute. Pertsonaren alderdi soziala lantzeko, ekintza denak taldean egiten dituzte. Antolatu dituztenenak hemen klik eginda kontsulta daitezke.
Izen ematea irekia dago jadanik, eta ekintza antolatzen den elkartean egin behar dute interesdunek.