Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Albaola, Loiren izar

Europako ibai festibal garrantzitsuenaren ohorezko gonbidatu da Pasaiako Itsas Kultur Faktoria, Frantziako Orleans herrian. Igandera arte izango dira han.

Xabier Agote, atzo, festibalaren inaugurazioan Orleanseko eta Quebec-eko kideekin.
Oarso Bidasoko Hitza
Pasaia
2023/09/21

Albaola Loireko Festibaleko ohorezko gonbidatu da. Europako ibai festibalik garrantzitsuenetakoa da Frantziako Orleans herrian egiten dena, eta bertan, ondare balioa duten ontzien topaketa egiten dute “Albaolarentzat sekulako ohorea da izendapen hau”, esan dute. Nazioarteko ospakizun horren 11 ekitaldi atzo hasi zen, eta igandera arte luzatuko da. Milioi erdi bisitari espero dituzte han egunotan. “Gainera, Festival de Loire-rekin partekatzen ditugun balore eta helburuak direla eta, erakusleiho ezin hobea izango da Pasaia Itsas Festibala bisitarien, marinelen eta bertan parte hartuko duten kultur eragileen artean sustatzeko”, esan dute Pasaiako itsas faktoriako kideek. Loire ibaiak 1.000 kilometro pasatxoko bidea egiten du Frantziatik.

Atzo, Xabier Agote Albaolako presidenteak, Nathalie Genest Quebec-ek Parisen duen Ordezkari Nagusiarekin, eta Serge Grouard Orleanseko alkatearekin batera, hasiera eman zioten ondarez eta altxor kulturalez betetako ekitaldi jendetsu horri. “Datozen egunetako eginkizunari behar bezalako erantzuna eman eta jasotako errekonozimenduaren mailan egoteko, Albaolako 22 lagun joan dira Orleansera eta uretan zein lehorrean parte hartuko dute”, jakinarazi dute Itsas KUltur Faktoriako kideek. Red Bayn (Kanada) San Juan baleontziaren azpian aurkitu zuten balea txaluparen erreplikaz gain, Albaolako beste hainbat ontzik ere nabigatuko dute Loireko uretan, Ameriketatik traineruak eta Basanoaga batel handiak.

Izan ere, Albaolak beste herrialde bateko ordezkaritza bat aukeratu du Loireko festibalean izateko: Kanadako San Lorenzo. “Horregatik, Albaola izango da, Kanadako San Lorenzo ibaiaren estuarioko ibai-ondarearen ordezkari gisa parte hartuko duena. Bere balea txalupekin egingo du, euskaldunek XVI. mendean beren uretan nabigatzeko erabiltzen zituztenen erreplikekin hain zuzen ere”.

Gainera, Euskal Herria eta Kanadaren artean zubiak eraikitzen dituzte bi erakusketa izanen dira ikusgai Orleansen: bat, Ternuan euskaldunek izan zuten presentzia azaltzen duena; eta bestea, Albaolan San Juan baleontzia eraikitzeko prozesuari buruzkoa. Lehorrean, beste balea txalupa bat ere izango da ikusgai, bai eta halako txalupa baten saihetsak ere. Horrekin batera, ontzigintza tradizionalarekin lotura duten lanbideen zuzeneko erakustaldiak eskainiko dituzte, hala nola, sokagintzakoak, poleagintzakoak eta errementaritzakoa. Festibala amaitu baina lehen, irailaren 23an, Xabier Agote, Albaolako presidenteak hitzaldi bat emango du Orleansen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.