Saio berezia eskainiko du Zintzilikek Mikelaldiaren harira
Irrati librearen mikrofonoetatik urteetan aritu zen Mikel Martin Conde sexu askapenaren aldeko mezuak zabaltzen.
Larunbatean, Mikel Martin Conde omentzeko egingo duten Mikelaldiaren harira, irratsaio berezia egingo du Zintzilik irrati libreak. Martin urteetan izan zen irrati horretan kolaboratzaile, eta bertako mikrofonoetatik sexu askapenaren gaineko kezkak eta aldeko mezua zabaldu zituen.
Sal del armario, Cianuro en tus uñas, Poltergay, Girigay, Lumatza Astinduz, Con plumas y a lo loco, Milaka Luma… ekintzaile handiak gidatutako saioetako batzuk dira.
“Mikel gogoratuko dugu irratiko lagun eta militantzia politikoa izan zituenekin batera, bere programetan jartzen zuen musika, audioak eta mozketak entzungo ditugu”, azaldu dute Zintzilik Irratiko kideek.
Eguerdian, 12:00etatik aurrera, berriz, zuzeneko konexioak egingo dituzte Mikelaldiari hasiera emango dion kalejirarekin.