Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola
ELI PESCADOR URALDE. Arraunlaria

[Elkarrizketa] «Urteekin ikasi dut irabazteko gogoa izaten, eta ez beharra»

Hibaikan hamahiru urte eta Arraun Lagunak-en hiru eman ondoren, agur esan dio arraunari Pescadorrek (Errenteria-Orereta, 1982). 2023ko Kontxa irabazi berri, ontzian, eman zion albistea taldeari.

Arraunlari uniformea erantzi du Pescadorrek. «Pozik» dagoela esan du, baina jakitun da ez diela oraindik «azaleratzeko lekurik eman» sentimendu guztiei.
Olaia Gerendiain
Errenteria-Orereta
2023/09/22

2021ean Arraun Lagunak-era heldu zinenetik bina Euskotren Liga eta Kontxa poltsikoratu dituzu. Pentsatzekoa da sentsazio gazi-gozoek zeharkatuko zaituztela egunotan: Kontxako azken garaipena eskuratzearekin batera esan zenion agur arraunari.
Egia esanda, oraindik ez naiz pentsatzen jarri. Badakit hemendik denbora batera kostako zaidala, azkenean, denbora asko okupatzen duelako arraunak, eta bat-batean denbora libre asko izango dut. Baina, bestalde, egia da azken urtea gogorra egin zaidala. Beraz, nik uste alde horretatik eskertuko dudala.

Penaz bai, badakizulako gehiago ez zarela lehiatuko, eta niri lehiaketa asko gustatzen zait. Baina, tira, modu hobeago batean erretiratzea, zail.

Sasoiak aurrera egin ahala hartu zenuen erabakia. Gorputza ari zitzaizun atsedena eskatzen?
Bidean hartutako erabakia izan da, bai. Fisikoki, urte benetan gogorra izan da. Uste dut hilabetero gaixotu naizela; hilabetero. Eta pentsatzen nuenean udara heldu eta jada ondo ibiliko nintzela, bada, udaran berriro gaixo.

Arraunaren harra ez omen da egun batetik bestera desagertzen… Traineruan ez bada ere, baduzu munduari lotuta jarraitzeko asmorik?
Ez dut ezer pentsatu oraindik…

Aitak bultzatu zintuzteten, bai zu eta baita ahizpa ere [Ane Pescador], arraunaren munduan murgiltzera.
Bai, hala da. Berari asko gustatzen zitzaion, eta berak egiteko aukera izan ez zuen hori, gogo hori bazuen. Bada, esan zuen, «zuek egiteko aukera baduzue, aprobetxatu!». Eta bai, berak bultzatuta izan zen.

Lehen aldiz ontziratu zen Eli horri, aholkurik emango zenioke orain?
Hogeita piko urte izango nituen; ez nintzen goiz-goiz hasi. Esango nioke disfrutatzeko bidean zehar, eta saiatzeko urduritasunak alde batera uzten. Zeren, orain, jada, adinarekin eta esperientziarekin, estropada bakoitza modu diferente batean hartzen da, baina izan ziren urte batzuk non agian presio handiegia jartzen nion estropada bakoitzari. Presio handiegia, eta disfrutatze gutxi.

Denborarekin konturatzen zara horrek ez duela zentzurik. Disfrutatu behar dela, eta emaitza izango dela izan behar dena, eta listo.

Urduritasuna beti hor dago, baina desberdina da gero. Urteekin, beharbada, gogotik gehiago du urduritasunak presiotik baino. Hori urteekin ikasi dut: gogoa edukitzea, baina ez beharra; irabazteko gogoa, eta ez beharra.

«Urte benetan gogorra izan da; uste dut hilabetero gaixotu naizela»

Izan ere, arraunean, ez da irabaztea bakarrik poza ematen duena, ezta?
Kontua da nik arraunarekin asko disfrutatu dudala beti. Eta, horrez gain, sortzen den taldeak balio handia du. Talde horrekin jarraitu eta beti ehuneko ehuna emateak… Niri asko taldeak egin dit tira.

Eta uste dut horregatik, orain, zailtasun handiena hori izango zaidala. Zer egingo dut nik talderik gabe? Taldea behar dut. Pentsatzen dudanean, agian, beste kirol bat edo beste zerbait egiten hastean, konturatzen naiz talde giroa behar dudala. Hori oso argi daukat.

Azkenean, ordu asko pasa ditugu elkarrekin, gauza asko konpartitu ditugu… familia txiki bat sortzen da hor.

LABURREAN

Arraunlari bat. Ahizpa.
Klub bat. Ea… Desberdinak izan dira, baina nire kluba Hibaika izan da.
Estropada eremu bat. Berezia Kontxa da, baina noski, Kontxak berak dakarrenagatik. Eta egia da azken urteotan eremu horretan bizi izan ditugun estropadak oso ongi atera zaizkigula. Beraz, Kontxakoa.
Karrerako une gorena. Emozio bereziz gogoratzen dut Hibaikarekin Euskadiko Txapelketa irabazi genuenean herrira bueltatzeko unea. Madalenak ziren, uztailaren 25a, eta erraldoi guztiek, udalekoek, harrera egin ziguten. Herri guztia hor zegoen, festetan… Izugarria izan zen; oso hunkigarria. 2018ko denboraldia. 2017an jende askok utzi zuen, eta Hibaikan oso gutxi gelditu ginen aurretik ginenetakoak. Lan handia egin genuen, beheko kategorietatik jende asko igo zen, baina urtearen hasiera oso gogorra izan zen, izan zelako goi-goian egotetik, esatera, «ea, berriro gauza asko hutsetik

Arraun Lagunak-ekin garaikurrik handienak lortu dituzu: bina Kontxa eta Euskotren Liga. Baduzu arantzatxorik halakorik ez bizi izanagatik Hibaikan?
Gipuzkoako Liga eta ETE Liga irabazi genituen Hibaikan, baina Euskotren ez. Eta urte oso politak bizi izan genituen, baina egia da pena hori hor dagoela, Kontxa Hibaikarekin irabazi ez izanarena.

Hala ere, eta ez dakit hori ere urteekin edo esperientziarekin ikasi dudan, azkenean garrantzi handiagoa eman izan diodala nik beti bizitakoari, irabazitakoari baino. Orduan, alde horretatik, arantza kentzea erraza da.

Polita izango zen, jakina, Hibaikarekin irabazi izana, baina beno, ez zen gertatu.

Politak bezain intentsuak Hibaikan emandako urteak. Estropada askotan San Juango Batelerekin parez pare ibili zineten. Zaletasun handia piztu zuen horrek inguruan. Ekarpen handia egin zenioten emakumezkoen arraunari.
Bai, bai. Afizio handia sortu zen urte haietan, lehia oso politak sortzen ziren, eta gainera, egitea beharrezkoa zen zerbait zen. Arraunak aurrera jarraitzeko beharrezkoa zen.

Urte asko joan dira arraunean hasi zinenetik. Ikusi duzu aldatzen lehia femeninoa? Oraindik bidea al dago urratzeko?
Aldatzen joan da, bai, baina bidea dago oraindik egiteko. Esango dudana da ligetako egitura, agian, hobe litekeela. Ligetako egitura eta, bestalde, oraindik klub askotan ez dagoela berdintasunik gizonezkoen eta emakumezkoen artean, baliabideei dagokienez.

Nola uztartu izan dituzu lana, entrenamenduak, lehia, bizitza pertsonala…?
Bada, lo gutxi eginda, eta esfortzu handiarekin. Nahiko estresagarria izan da [barrez esan du]. Iaz askotan esaten nien ekipokoei: «Goizeko 05:30ean esnatzen naiz». Txakurra ere badut, eta noski, goizean txakurra atera, lana… Gauza asko uztartu behar dira.

Gustatu zaidan zerbait da, baina esfortzu handia ere eskatu dit. Eta, momentu batzuetan, gorputza limitera jarri izan dut eta gero konturatu izan naiz geratzeko beharra ere banuela, deskantsurako beharra.

Pandemiaren urtean hartu zenuen hori.
Martxora arte egon nintzen entrenatzen eta, egoera ikusita, etxean entrenatu beharra, lana ere etxetik egin beharra, ikasleengana ezin iritsi…[irakaslea da]. Hor erabaki nuen ezetz, arrauna utzi behar nuela. Eta niretzako, gainera, urte hori azkena izango zen.

Gainera, urte sabatikoa hartua nuen lanean. Hortaz, pentsatua nuen sasoi hori egin eta arrauna uztea, deskantsua ere aprobetxatzeko. Baina, noski, tartean pandemia sartu zen… Eta ekaina aldera-edo, Alacanteko [Herrialde Katalanak] arraun talde batean zegoen lagun batek esan zidan jendea behar zutela, eta ea animatuko nintzen urrian izango zen Espainiako Txapelketan parte hartzera.

Udan, beraz, hara joan eta han lehiatu nintzen. Hor, noski, urtea nuen libre, baina ezin nuen herritik atera; eta beraz, erabaki nuen arraunera bueltatzea.

Eta, tira, urte hori, nahiz eta murrizketekin egon eta nire planak uste bezala ez atera, ez dut ere gaizki oroitzen. Euskotren Liga irabazi genuen, Kontxa ere… Oroitzapen oso onak ditut.

Ahizpak eta zuk elkarrekin egin zenuten arraun iaz Arraun Lagunak-en.
Oso polita izan zen, lehen aldia izan zelako aukera izan genuena elkarrekin denboraldi osoa egiteko. Lehenago, 2009an, udara egin genuen biek Hondarribian; Hibaikan oraindik ez zegoen trainerurik, bera San Juanen zegoen, eta orduan izan zen.

2019an berak estropada batzuk egin zituen gurekin, tarte batez aritu zen entrenatzen, baina ez zuen denboraldi osoa egin. Beraz, iaz, lehen aldiz egin genuen denboraldi osoa elkarrekin.

Oso polita izan zen. Arrauna aurretik konpartitzen genuen, baina orduan barrenagotik konpartitu ahal izan genuen. Azkenean, bakoitza ekipo batean zegoenean, nahiz eta nire ahizpa izan, nik ez nizkion berari gauza guztiak kontatzen, ez berak niri ere, noski! [barrez]. Arerio puntu hori hor zegoen.

Errespetatu behar genuen bakoitzaren taldea, bakoitzaren intimitatea, eta hor bizi zirenak.

Beraz, elkarrekin hori guztia konpartitzea oso berezia izan da. Aurten berak ez du jarraitu, baina oso gertu eduki dut.

«Nik uste ez diedala oraindik lekurik eman sentimenduei azaleratzeko»

2021eko Kontxa. Donostiarrako arraunlari Ane Pescador, Arraun Lagunak-eko ahizpa garaipenagatik zoriontzen. [Andoni Canellada/FOKU]

Egun batzuk besterik ez dira pasa arraunari agur esan zenionetik. Nola zaude?
Oso pozik nago, baina nik uste ez diedala oraindik lekurik eman sentimenduei azaleratzeko. Dena oso berri daukat.

Taldekideei ez nien ezer esan Kontxa bukatu arte. Estropada bukatutakoan esan nien. Ez nuen honi buruz aurretik hitz egin nahi izan, ez zaidalako inoiz gustatu jendea penaz-edo gerturatu eta esaten dizunean, «beno, hau azken urtea…». Ez, ez nuen hori nahi. Arraun egin nahi nuen besteek bezala, eta nahiago nuen hau pasata kontatu erabakia. Nire buruan bazegoen agurra, nik banekien, baina estropada bukatu eta ahoz gora esaterakoan beste zerbait izan zen.

Kontua da aurten adarra asko jo didatela. Entrenamendu batean prestatzaileak esan zuen, brometan: «Eliri, jada, bala gutxi gelditzen zaizkio». Hori maiatz aldera izan zen. Izan ere, estropada [Kontxako azkena] ikusten baduzu, patroiak une batean dio: «Eli, azken bala!». Eta estropada bukatutakoan, porturantz bueltatzen ari ginenean, taldekide batek esan zuen: «Gainera, Eliri azken bala zuela esan diozu!», eta nik erantzun nion: «Eta oraingoan benetan azkena zen».

Beraiek harrituta gelditu ziren, noski. Nik ere ez nuen prestatuta nola esango nien, eta hala irten zitzaidan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.