Aiur Illarreta, Europako txapeldun
Hilaren hasieran Galizian egindako Europako Txapelketan urrea eskuratu du lezoarrak, Open kategoriako lehian.
Aiur Illarreta Beñaran lezoarra bere palmaresa etenik gabe handitzen ari da. Hilaren hasieran Pantinen (Coruña, Galizia) jokatu zen Europako Kayak Surf Txapelketan urrezko domina lortu zuen gazteak, piragua luzeen Open kategorian. Euskal Herriko selekzioaren koloreak ordezkatu zituen Europakoan. Nabarmendu beharrekoa da Open kategoria horretan adin guztietako kirolariek parte hartzen dutela, eta lezoarrak 18 urte besterik ez dituela. Piragua motzetan, berriz, bosgarren izan zen Illarreta.
Nazioartean baditu garaipen gehiago herriko kirolariak. Hala, iazko urrian, Kayak Surfeko Munduko Txapelketan, Ingalaterrako Bude herrian Junior Mailan bitan izan da urre: ontzi laburretan eta luzeetan.