Santakrutzetako erasoei erantzuna, gaur 20:00etan
Santakrutzetako ostiral eta larunbatean izandako eraso transmaribibollofobiko eta matxistak salatzera deitu dute, Karlos Saldisen.

Lezoko Emakume Taldearen, Gaxuxa Emakume Taldearen, eta Piztu Lezoren ekimenez santakrutzetan izan ziren eraso transmaribibollofobikoak eta matxistak salatzeko elkarretaratzea egingo dute gaur, 20:00etan, Karlos Saldise plazan. Lezoko Udalak bat egin du deialdiarekin.
Lezon ere erasotzen gaituzte! leloarekin egin dute deialdia. Erasoak santakrutzetako ostiral eta larunbat gauean (hilaren 15 eta 16ko gauetan) izan ziren. Horren harira, oharra plazaratu dute aste honetan herriko mugimendu feministak eta udalak.