Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
PolitikaUdala

Udal zerga ordenantzei ekarpena egin die PSE-EEk

Sozialistek proposatutako hiru neurri txertatu dituzte proposamenean. Udal zerga eta tasen balizko igoera, ordea, orokorra gaitzetsi dute.

Joxean Sanchez, Lezoko PSE-EEren eleduna.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/09/22

Lezoko PSE-EEren udal taldeak jakinarazi duenez, udal zerga ordenantzen proiektua hobetzea lortu du, horietan hiru zuzenketa txertatzearen bidez. Honako dira onartutako hiru neurriak: Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren (OHZ) hobaria etxebizitza bat alokairuan jartzen dutenentzat (Eusko Jaurlaritzaren bitartez); zerga ordenantzak hizkuntza inklusibora eta ez-matxistara egokitzea,;eta Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergaren (EIOZ) %50eko hobaria adineko pertsonen edota % 33ko edo hortik gorako minusbaliotasuna dutenen sarbide eta bizigarritasun baldintzak hobetzen dituzten barneko obretan. “Gure lanari esker, hobekuntza garrantzitsuak lortu dira zerga ordenantzetan, eta zuzeneko eragina izango dute herritarren poltsikoan”.

Onartutakoez gain, sozialistek zehaztu dute beste zuzenketa batzuen inpaktu ekonomikoa eta txertatze juridikoa aztertzeko konpromisoa bere egin duela udal gobernuak. “Zuzenketa horien artean, higiezinen birgaitze integrala egiteko, enpleguaren sorkuntza bultzatzeko, udalerrian enpresa eta saltoki berriak ezartzeko eta familia ugariek dituzten zerga-onurak guraso bakarreko familietara zabaltzeko helburua duten obretan EIOZaren hobariak handitzea azpimarra daiteke”, adierazi du Lezoko PSE-EEk: “Zuzenketen helburua da familia kalteberen babes soziala bermatzea eta Udalak ematen dituen zerbitzu publikoen kalitateari eutsiko dion eta kalitate hori hobetuko duen fiskalitate progresibo, bidezko eta berde bat lortzeko bidean aurrera egitea”.

Kontrara, Lezoko PSE-EEk aurreratu du udal gobernuaren asmoa dela udal tasa eta zergetan %2,6ko igoera orokorra ezartzea, eta zaborrenean %5ekoa. “Gure ustez, igoera hori ezin da justifikatu, herritar guztiak neurri berean hartzen baititu eraginpean, errenta maila edo egoera ekonomikoa edozein izanik ere. Gainera, egungo egoera hartu behar da kontuan, erosketa saskiko produktuen prezioek eta interes tasek igoera orokorrak izan baitituzte. Gogorarazi beharra dago, halaber, udalaren egoera ekonomiko-finantzarioa onbideratuta dagoela, ez dagoela zorpetuta eta diru sarreren zenbateko handia dagoela aurreikusita 2024. urterako”.

Herritar guztiei zerga karga igo ordez, “zerga ordenantzak aberastasuna zuzen banatzeko tresna bihurtzea” defendatuko dutela adierazi du Joxean Sanchez sozialisten eledunak, “dirua biltzeko grina alde batera utziz”. Udal gobernuari egindako kalkuluak berrikusteko eskatu, eta udalaren egoera ekonomiko ona herritarren ongizaterako baliatzeko eskatu dio EH Bilduren gobernu taldeari.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.