Ekitaldia egingo du Sortuk asteazkenean
Independentziarako indarra lelopean antolatu du ekitaldia 19:00etan.
Asteazkenerako, hilak 27, ekitaldi politikora deitu du Sortuk. Independentziarako indarra lelopean egingo dute ekitaldia Foru plazan, 19:00etan hasita.
Ziklo zaharrak berriari ematen diola bide dio deialdian Sortuk, “mingarriak diren baina beharrezkoak eta ukaezinak diren agurrak, beharrezkoak eta ukaezinak diren aldi berriak”.