Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Herritarren ekarpenak jasoko ditu udalak auzoz auzo

Urriaren 2tik (astelehena) 19ra auzo bilerak egingo ditu gobernu taldeak bizilagunen ekarpenak jaso eta udalak agintaldirako dituen proiektuak azaldu asmoz.

auzo batzarrak oiartzun 2023 Ezkerretik eskuinera, Jexux Olaziregi zinegotzia, Joana Mendiburu alkatea, eta Garazi Urdanpilleta eta Olaia alkateordeak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Oiartzun
2023/09/26

Auzoz auzo herritarrek dituzten kezka eta ekarpenak jasoko ditu gobernu taldeak beste urte batez, astelehenean bertan abiatuko dituen auzo bileren bidez. Halaber, agintaldirako dituen proiektuen berri zabalduko du udalak. Datozen lau urteetan lehentasunez landuko dituzten helburu estrategikoak, eta horretarako egingo dituzten egitasmoak behin definituta, herritarrekin partekatzeko garaia heldu da.

Konpromiso garbia azaldu du Joana Mendiburu alkateak, “oiartzuar guztien bizitza hobetzeko lan egingo dugu, herritarrekin eta Oiartzungo eragile sozial eta ekonomikoekin batera”. Elkarlan publiko komunitarioa lehen lerroan jarri du alkateak, “horretan sakondu nahi du udalak, eta arlo gehiagotara zabaldu, energia, sozio ekonomia eta elikadura, besteak beste”.

Oiartzunen martxan jarriko dituzten egitasmo guztien oinarria elkarlan publiko komunitarioa izango dela gaineratu du udal agintariak, “ditugun erronkak ez dira soilik udalaren ekimenez lortuko, ezinbestekoa dugu komunitatearekin etengabeko lankidetza estuan aritzea”. Horrekin lotuta, “oiartzuarrekin eskuz esku lan egiteko” konpromisoa berretsi du Mendiburuk, herri euskaldunagoa, biziagoa, berdinzalegoa eta iraunkorragoa erdiesteko.

Auzo bilerak, astelehenean hasita

Gobernu taldeak osatu duen gobernu plana izango da 2023-2027 agintaldian Oiartzungo Udalaren jardunaren iparrorratza, eta hori osatzeko garaian, herriko eragileen lehentasunak eta beharrak hartu dituztela aintzat nabarmendu du alkateak, “hamarnaka proiektu eta egitasmo jaso ditugu. 2027an nolako Oiartzun nahi dugun definitu dugu, eta horrekin batera herritarrekin batera martxan jarriko ditugun iniziatibak zehaztu ditugu; bideorria marraztu dugu”.

Helburuak eta ekintzak herritarrei azalduko dizkie orain gobernu taldeak. Helburua ekarpen gehiago biltzea da plan horretara hura aberastu asmoz.

Ekarpen horiek jasotzeko tresna, berriz, auzo bilerak izango dira, eta urriaren 2tik 19ra bitartean egingo dituzte, guztiak 19:00etan hasita. Bilera horietara 2024ko aurrekontu proposamena ere eramango dute, auzotarren iradokizunak entzuteko.

Zalantzarik ez da garrantzitsuak direla bilera horiek herriarentzat eta herritarrentzat, eta horrenbestez, parte hartzera deitu ditu herritarrak Mendiburuk: “Herritarrek, eragileek, elkarteek, agenteek eta udalak osatzen dugu Oiartzungo komunitatea. Guztion iritziak, ideiak, lehentasunak, interesak eta ekintzak funtsezkoak dira gure ekosistema propio honen garapenerako”. Bide horretan, elkargune ezin hobeak direla  auzo batzarrak dio alkateak, “elkar ezagutu, entzun, ulertu, harreman sareak josi, konfiantza eraiki, adostasunak bilatu, indarrak lerrokatu eta Oiartzun elkarlanean hobetzen jarraitzeko”.

Auzoz auzo bileren egutegia

  • Urriak 2, astelehena: Ergoien Auzo Kalte elkartean.
  • Urriak 3, asteartea: Karrika, Artaso elkartean.
  • Urriak 4, asteazkena: Elizalde, Pleno aretoan.
  • Urriak 9, astelehena: Altzibar, auzo lokalean.
  • Urriak 10, asteartea: Iturriotz, auzo lokalean.
  • Urriak 16, astelehena: Arragua, Aldeguna elkartean.
  • Urriak 17, asteartea: Ugaldetxo, auzo lokalean.
  • Urriak 19, osteguna: Gurutze, Bizardia elkartean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.