Clown jardunaldiak antolatu dituzte udazken-negurako
Les underklowns eta Niessen elkarteak antolatu dituzte jardunaldiak, urria, azaroa eta abenduan zehar.
Klown jardunaldiak antolatu dituzte Les Underklowns clown amateur taldeak eta Niessen elkarteak lankidetzan diziplina artistiko hori ezagutarazi asmoz. “Ezezaguna den unibertso hau herritarrei aurkeztu nahi diegu eta aldi berean, berezitasunetako batzuk ezagutarazi eta fantasia mundu hori jendearen esku jartzea”.
Jardunaldiak urria, azaroa eta abenduan zehar egingo dituzte. Horien barruan clown eta risoterapia tailerrak antolatu dituzte helduentzat; haurrentzat berriz, jarduera zehatza antolatu dute: Bilatu zure clowna izenburupean, jolasa eta makillajearen bidez mundu horrekin konekta dezaten. jarduera 6 eta 9 urte arteko haurrei begirakoa da.
Halaber, alderdi sozialari ere egingo diote tarte jardunaldien barruan, eta Errenteria-Oreretako Jesusen Bihotza adinekoen egoitzara bisita aurreikusi dute programazioaren barruan, “irri arratsaldea partekatuko dugu adinekoekin horrela”. Clown afariari ere egingo diote tarte Niessen elkartean bertan, eta bazkideez gain, animatzen den orok izango du aukera eta clown inprobisaziorako gaualdiaz gozatu.
Ginga Niessen Kulturgunean taularatuko duten ikuskizunak jarriko dio jardunaldiei.
Jolastu, porrotarekin esperimentatu, inprobisatu eta ondo pasatzeko gogoa duten herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera. Tailerretan izena emateko bi modu: 625 40 92 75 telefono zenbakia edo posta elektroniko bidez. Azken horretarako egin klik hemen.
- Urriak 4, asteazkena: Risoterapia ikastaro irekia (17:30-19:30) Reina aretoan.
- Urriak 19, osteguna: Clown ikastaro irekia (17:30-19:30) Reina aretoan.
- Urriak 27, ostirala: Clown afaria (20:30) Niessen elkartean.
- Azaroak 7, asteartea: Gure adinekoak animatzen (17:00) adinekoen egoitzan.
- Azaroak 18, larunbata: Bilatu zure clowna haurrentzako jolasa eta makillajea (11:00-12:30) Reina aretoan.
- Abenduak 12, asteartea: jardueraren amaiera (19:00) Niessen Kulturgunean, sarrera doan.