Literatura emanaldi musikatua, bihar
Joseba Sarrionandia, Joxe Mari Iturralde, Iñar Sastre eta Olatz Praten eskutik heldu da.
Literatura eta musikarekin gozatzeko aukera paregabea izango da bihar. izan ere, literatura emanaldi musikatua izango da Niessen Kulturgunean, 19:00etan hasita.
Joseba Sarrionandia eta Joxe Mari Iturralde idazleek errezitatuko dituzten poemei Iñar Sastre musikariak jarriko die doinua pianoaz lagunduta, eta Olatz Prat abeslari eta aurkezleak, berriz, ahotsa.