Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Agintaldiko lehen ehun egunetako balorazioa egin du gobernuak

EH Bildu eta Podemosek agerraldia egin dute, 'kortesiazko' epea igarota, egindako lanaren eta aurreragoko konpromisoen berri emateko.

Goizeko agerraldiko argazkia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/09/29

Udal gobernu berriei kortesiazko ehun egun ematen omen zaizkie euren jarduna baloratu ahal izateko, eta astelehenean bete ziren horiek, azken udal hauteskundeak oinarri. Pasaian, EH Bildu eta Ahal Dugu Podemosek osaturiko gobernua bera izan da, gaur eguerdian, lehen lan hilabeteen balorazioa egin nahi izan duena.

Arizabalo Jauregian egin dute bat alderdietako ordezkariek, erdietsitakoa ospatu eta aurretik dituzten erronkekiko konpromiso publikoa adierazteko. Teo Alberro Bilbao alkateak hartu du hitza, 100 egun, 1000 egitasmo eta beste hainbeste erronka aurretik lelopean antolatu duten ekitaldian.

Gobernariak datozen lau urteotarako ardatzak finkatzen ari direla aitortu du, “urrats sendoak” egin nahi dituztelako, “herritarrei emandako hitza eta bi alderdion hautets-programa betetzeari begira”. Zentzu horretan, eta beste ezer baino lehen, herritarrek gobernu taldean izandako konfiantza eskertu du alkateak: “Zuek gabe gu ez ginateke hemen izango”.

Udaletik kanpo daudenak ahotan hartu ondotik, udalgintza egunez egun bizi eta biziarazten dutenei zuzendu zaie Alberro: “Balorean jarri nahiko nuke udal langileen aldetik lanerako topatu dugun prestutasuna. Orain arte euren iradokizunek izan ez duten oihartzuna oraingo agintaldi honetan funtsezko ekarpena izango dira. Ekipo bezala jokatu nahi dugu”.

Konpromisoak
Udal gobernuak konpromisoa hartu du, urtea bukatu baino lehen, agintaldi plana aurkezteko herriari. Plan hori burutu ahal izateko, jakina, finantziazioa behar: datozen asteotan ekingo diote 2024ko aurrekontua lantzeari. Ziurtatu dutenez, elkarlanean: “Eragile politiko, sozial sindikal zein kulturalekin landuko dugu hori”.

Gobernuan diren bi alderdi ezkertiarrek ziurtatu zuten, hauteskundeen testuinguruan, herritarrekin diseinatu nahi zutela bide-orria. Gaur berretsi du nahi hori eledunak. “Inolaz ere ez dugu herritarrei bizkarra ematen gobernatuko. Ateak zabalik gobernatuko dugu, denei entzun eta edonorekin elkarrizketarako prest. Ez dugu galduko harremana kalearekin eta horren beharrekin”.

Udal zerbitzuen sail eta langileen berrantolaketa gauzatuko duen “plan berritzaile bat aurrera ateratzeko oinarri sendoak” ezarriko dituzte. Izan ere, herriko kaleetan “premia eta gabezia larriak” daudela aitor egin dute: garbitasuna, aparkalekua, udal instalakuntzen mantenu premia, ongizate zerbitzuen indartzea, euskara, kultura, bertako merkataritzaren sustapena…

Ehun egunetako bidean egindako urratsak
Gaur arte gobernuak garatutako lehen urratsak eta hartutako erabakien errepasoa ere egin du Alberrok. Lehenik, asebete agertu da udalaren ateak “berriro zabalik” dituztelako herritarrek, lau barrutietako alkateordetzetan aurrez aurreko arreta berreskuratuta. 

Barruti bakoitzeko bizilagunek kezka espezifikoak badituzte ere, bada bat pasaitar guztiek partekatzen dutena: aparkalekuen gabezia. Ildo horretan, alkateak ziurtatu du araudi berria lantzen ari direla uneotan, eta datozen asteotan herritarrekin lan saio irekiak deituko dituztela.

Hori bakarrik ez. Antxotar askoren ardura Luzuriagaren etorkizuna ere badenez gero, konpromisoa hartu du alkateak “datozen asteotan” proiektuaren nondik-norakoak jendaurrean jartzeko. Horretarako saio publiko bat deituko dute berandu baino lehen.

Horiez gain, berdintasun politikak udalaren langileen artean txertatzeko lanean ari direla aitortu dute, eta datorren urteari begira bultza eman nahiko liekete LGTBIQ+ politikei ere. Lau barrutietarako “kalitatezko kultur agenda bateratua” ere promestu dute, eta hori guzti hori herritarren partaidetza oinarrian izanda antolatuko dutela hitz eman dute alderdiek.

Parte hartze hori bermatu eta erregulatzeko, barrutikako bilerak urtean behin, gutxienez, egingo ditu gobernuak bizilagunekin. “Konpromisoa hartzen dugu”, gehitu du Alberrok, “maiztasun jakin batekin neurrien betetze mailaz herritarrak informatzeko. Udal jardueran gardentasuna ezinbestekoa baita”.

Alkateordetzak
Jakina denez, dagoeneko ari dira barrutietako alkateordeak bizilagunekin bilerak izaten. Hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan izaten dira, 18:00etatik 19:30era, bakoitza dagokion alkateordetzan. Hemen xehetasun guztiak.

Jardunari ekin ziotenetik 20-30 bizilagun jaso dituztela esan dute. “Hurbildu diren gehienek azpimarratu dute eskertzen dutela zerbitzua; gertutasuna faltan botatzen zutela”, mintzatu da Aintzane Taberna Donibaneko alkateordea. Lau barrutietan orokorra izan da eskerrona, gainontzekoek berretsi dutenez.

“Orotatiko arazo eta proposamenak jaso ditugu”, gehitu du Miguel Mari Torreak sanpedrotarrei buruz, “baina baita besterik gabe elkar ezagutzeko aukera baliatu izan dutenak”. Badira ere arazo konkretuekin, bizilagunen arteko gatazkekin, bertaratu izan direnak.

Dagoeneko badituzte hitzordu batzuk zehaztuta datozen asteazkenetarako. Ohartarazi dute, edozein kasutan, ez dela beharrezkoa halako erreserbarik egitea, eta aski izango dela bulegora bertaratzearekin artatua izateko.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.