Astelehenean hasiko du ikasturtea Abaraxkak
Datorren astean zehar, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gurasoei azalpen bilerak eskainiko dizkiete, eta irekiera festa egingo dute larunbatean.
Udako oporraldian etena egin ondoren, datorren astelehenean, urriaren 2an, Abaraxka Udal Ludotekak ikasturtea abiatuko du. Izen ematea zabaldu dute honezkero.
Astelehenean 15:30ean elkartuko dira, 0 eta 5 urteko seme alabak dituzten gurasoek Familia Eremuko azalpen bilera jaso dezaten. Biharamunean, urriaren 3an (15:30ean ere), Lehen Hezkuntzako azalpen bilera egingo dute, 6 eta 12 urte bitarteko umeen familientzat. Bi saioak amaitzean, ate irekiak egingo dituzte, txokoa ezagutu eta izen ematea egiteko.
Aurrerantzean, Familia Eremua astelehenetan irekiko dute, eta ludoteka asteartetik ostiralera, 16:30etik 19:30era.
Urriaren 7an, larunbatean, irekiera festaospatuko dute Kontzejupe plazan, 16:30etik aurrera. Bestela, Abaraxkak larunbatero antolatuko du aisialdi eskaintza. Horietan parte hartzeko, ez da beharrezkoa izango aurrez izena ematea.
