Bote Luzeko txapelketaren ligaxkako azken partida, etzi
Iparralde I eta Gipuzkoa I.aren artekoa arratsaldeko 18:00etan hasiko da, Beko plazan.
Etzi, igandea, Euskal Herriko VIII. Bote Luzeko Txapelketaren ligaxka bukatuko da. Izan ere, lehen faseko azken partida Oiartzunen lehiatuko dute, Beko plazan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertan Iparralderen lehen taldea Gipuzkoaren lehenaren aurka arituko da.