Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Enplegu planen barruan 78 lan kontratu sustatuko ditu udalak

Oarsoaldearentzat ona bezain pozgarria den datu bat zabaldu du Otaegik, langabeziari dagokionean inoizko daturik hoberenetan dago eskualdea.

Alazne Korta, Aizpea Otaegi eta Patxi Arrazola.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/09/29

Errenteriako udalak Oarsoaldea Garapen agentziarekin lankidetzan 78 lan kontratu sustatzeko programak martxan ditu. Gaur eman dute horien berri Aizpea Otaegi alkateak, Alazne Korta Giza Baliabidetako zinegotziak, eta Patxi Arrazola, Oarsoaldea Garapen Agentziako Enplegu Sailaren zuzendariak.

Horietan sakondu aurretik, Oarsoaldearentzat ona bezain pozgarria den datu bat zabaldu du Otaegik, “langabeziari dagokionean inoizko daturik hoberenetan dago eskualdea. Bada gaurko agerraldiaren testuinguruan balioan jartzeko zerbait, gure eskualdearen kohesioari buruz hitz egiten duen datu bat dela, eta horren atzean ikaragarrizko lana dago, elkarlan instituzional handia, baita garapen agentziak enpleguak sustatzeko egiten duen lan handia. Une honetan ekaineko datuak dira, Oarsoaldean 8,67ko langabezia tasa daukagu”.

Tasa hori Espainiako Estatuaren tasaren—%11,7— eta Araba, Bizkai, eta Gipuzkoako—%9,9— bataz besteko tasaren azpitik dago. “Gurea bezalako eskualde batentzat historikoki langabezia tasa oso larriak eta handiak bizi izan dituena, uste dut nabarmentzeko moduko datua dela eta azken urte luzeetako daturik onena da”. Hala ere, datuak horiek izanagatik, enplegua sustatzen jarraitzeari ezinbesteko iritzi dio udal agintariak, “batez ere zailen daukatenei lagundu behar zaie lan merkatuan txertatzen. Zailen dutenak izaten dira lehen enplegurako sarbidea bilatzen dutenak,  baita ere adinarengatik, jatorriarengatik edo formazio mailarengatik enplegagarritasun ahulagoa dutenak. Helburua, beraz, kolektibo horiei enplegura sarbidea izan dezaten laguntzea”.

Enplegu Plan bakoitzak bere programa

Lan kontratuak sustatzeko programei begira, udalak Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera lanean jarraitzen duela esan du Otaegik, enplegu plan eta lan lerro ezberdinak martxan jarriz Errenteria-Oreretako eta bailarako kontratazioak bultzatzeko. Enplegu plan bakoitzak bere programa du. Aurten enplegua sustatzeko toki ekintzetarako diru laguntzen barruan, gazteak kontratatzeko diru laguntzak, administrazio publikoan lehen esperientzia izateko programa eta, auzolan Industria, Auzolan Balioanitza eta Beraun Auzolanean dira programa horiek.

Langabe kopurua jaisteaz harago aipatu planek hiru helburu zehatz dituztela nabarmen jarri du alkateak: “Errenterian bertan zein Oarsoaldean enplegua sustatzea, langabeei lan merkatuan sartzen laguntzea, eta azkenik,  lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen enplegagarritasuna handitzea”.

Programa horiek guztiak Lanbideren bidez kudeatzen dituztela ekarri du gogora alkateak, eta horrenbestez, hautagaiek ezinbestekoa dutela Lanbiden izena emanda egotea enplegu bilatzaile bezala edo izena emanda badaude, informazioa eguneratua izatea era aipatu du, “garrantzitsua da dei hori egitea jendeari izena eman dezan Lanbiden edo datuak eguneratu ditzan. Izan ere enplegu plan horien arrakasta hautagaiak izatean datzala erantsi du, “benetan behar dutenei erantzuteko tresna izan daitezen”.

Ildo beretik jo du Alazne Kortak. Lanbide izena emanda egotea ezinbestekoa dela enplegu planean parte hartzeko nabarmendu du Giza Baliabidetako zinegotziak. Hiru plan aurkeztu ditu berak: Enplegua sustatzeko Tokiko ekintzen deialdia, “horren barruan udalak 28 lanpostu sustatuko ditu, hiri mantenuko hainbat ofizioei lotuta daudenak, eta bestea administrari laguntzaileei lotuta”.

Kontratuetarako profilak

Zehazki, bi peoi elektrikari, brigadako bi peoi, arotzeriako ofizial bat, arotzeriako peoi bat, igeltsero ofizial bat, iturgintzako ofizial bat, errementaritzako ofizial bat, errementaritzako peoi bat, bi pinturako ofizial, lorezaintzako ofizial bat, garbitzaile bat, eta hamabi administrari laguntzailea.

Hiri Mantenuko departamentuari laguntza emango dioten lanpostuen lan eskaintzak urriaren 9ra arte egongo dira argitaratuta (egin klik hemen), eta administrari laguntzaileen lanpostuak urriaren bukaerara arte.

Gazteak kontratatzeko EGF Plus laguntza eta Administrazio Publikoan Lehen esperientzia programak aipatu ditu ondoren Kortak. Hamar lanpostu berri aurreikusi dituzte eta profilak aurrekoetan baino teknikoagoak dira programa horietan, eta 30 urte arteko gazteei begirakoak dira eta iraupen luzeagoko kontratuak izaten direla azaldu du zinegotziak”. Lanpostuak EGF Plus programan honakoak, honakoak: Komunikazioko bi teknikari, bi digitalizatzaile, aholkulari juridiko bat, informatikari bat, dinamizatzaile bat, eta bi elektrikari ofizial”.

Bestalde administrazio publikoetan lehen esperientzia izateko programa, Next Generation funts komunitarioak finantzatutakoa da, eta urtebeteko prestakuntza kontratuak egitea ahalbidetzen du eremu publikoan esperientzia lortzeko. Programa horren barruan dagoeneko hiru kontratazioa egin dituela udalak joan den ekainean azaldu du kortak, “bi administrari eta Hezkuntza eta Gazteria teknikari bat. Orain sei lanpostu kualifikatu berri bultzatuko dira, datozen hilabeteetan iragarriko direnak”.

Hortaz, 16 izango dira gazteei zuzendutako lan kontratu berriak.

Kolektibo zaurgarriei begirako programak

Enplegu Planaren barruan kolektibo zaurgarriei begirako programak ere badira. Horien gainean Patxi Arrazola mintzatu da. “Programa horiek pertsona zaurgarriak gizarteratzea eta laneratzea dute helburu”, azaldu du Oarsoaldearen ordezkariak. Aurten Errenteriako Udalak, Oarsoaldeko beste hiru udalekin elkarlanean eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez, Lanbidek lagundutako hiru programa jarri ditu martxan: Auzolan Industria, Auzolan Balioanitza, eta Beraun Auzolanean. Horien bidez, egoera zaurgarrian zeuden 31 pertsona formatu eta kontratatu dira, interes sozialeko lanak egiteko.

Langabezia gutxitzen doan neurrian, zaku horretan zaurgarrienak gelditzen direla azaldu du Arrazolak. Horien kasuan ez omen dira mugatzen lan kontrataziora egitera azaldu du garapen agentziako kideak, “erantzun integrala ematen diegu, kolektibo horren laneratze eta gizarteratzea lantzeko modua, integrala behar du, ez da kontratazio hutsa, bestelako osagaiak dituen programa behar du”. 

Azken arlo honetan lehenengo bi programak martxan dira, eta datorren astean abiatuko dute Beraun Auzolanean. Azken programa honen gainean mintzatu da Otaegi azalpena emateko, “Beraun Auzolanean udala bultzatzen ari den Beraun Planaren barruan txertatzen da. Beraun planak hiru lan ildo barnebiltzen ditu, etxebizitza partikularren  birgaitzea, badago auzoaren birgaitzea espazioa publikoan interbentzioak eginez, eta hirugarrenik kolektibo zaurgarriak laneratzeko estrategia inplementatzea. Horregatik izena du Beraun auzolanean, Beraun planaren barruan txertatzen delako”.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.