Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea
KILOMETROAK 23

[Argazkiekin] Ederra izan da bidea

2022ko urrian hartu zuen Ibarrako ikastolaren lekukoa Orereta Ikastolak. Ordutik ia-ia, etziko festarako bidea egiteko hainbat ekitaldi antolatu dira.

Martxoaren 24ko 'Batasunaren bidean' ekintzan milaka pertsona bildu ziren.
Oarso Bidasoko Hitza
Errenteria-Orereta
2023/09/29

2022ko urrian hartu zuen Ibarrako ikastolaren lekukoa Orereta Ikastolak. Ordutik ia-ia, etziko festarako bidea egiteko hainbat ekitaldi antolatu dira. 2022ko azaroan izan zen lehena, Kilometroen leloaren eta logoaren aurkezpenarekin. Hortik aurrera erritmo bizian joan dira Kilometroen aurrekoak. Herrian sinergia eta elkarlan esparru berriak zabaldu dira horiek aurrera eramateko. Jarraian, bide horren hainbat mugarri.

Bestalde, etziko guneen eta egitarauaren gaineko informazioa izateko, klik egin hemen.

 

AURKEZPENA. 2022ko azaroaren 4an. Lekuona Fabrikak jaso zuten 2023ko Kilometroen aurkezpen ekitaldia. Bete egin zen aretoa, jaialdi koloretsu eta parte hartzailean. Leloa, Erriola. Hurrengo egunean, azaroaren 5ean, zabaldu zuten Herriko Plazako denda.

EZ AHAZTEKO. Otsailaren 20tik 24ra. Eskertza. Hori izan da Kilometroen aurretiko ekitaldien mamietakoa. Otsailean 20 urte bete ziren Euskaldunon Egunkaria itxi zutenetik, eta ondoren sortu zuten nazio ikuspegiko euskarazko egunkari berria, Berria. Bortxaz itxitako hedabidea omentzeko, eta haren ordezkoa eraiki zutenei aitortza egiteko aste osoko egitaraua antolatu zuten, Orereta Ikastolako ikasleen partaidetza handiarekin. Kantu bat gara ekitaldia (irudian) egin zuten otsailaren 24an, Jon Maiarekin.

EGITARAUA. Otsailaren 23an. Etzikoa egun handia bada ere, horra iristeko bidea ere oparoa izan da. Aurretiko ekitaldien zerrenda otsailaren 23an aurkeztu zuen Kilometroak-ek, herriko eta kanpoko erakunde eta eragileen babespean.

GIZA KATEA. Martxoaren 24an. Orereta Ikastolak, Ikastolak Herriarik eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatuta, euskara batuari gorazarre egiteko Donostia eta Errenteria-Orereta arteko giza katea egin zuten martxoaren 24ko goizean, milaka partaiderekin, Batasunaren bidean leloarekin. Arratsaldean erakunde ekitaldia izan zen udaletxean.

12 ORDUKO ERRONKA. Maiatzaren 6an. Kilometroen antolatzaileek errenteriarren inplikazioa eskatu, eta lortu dute etziko jai handiaren aurretikoetan. Horren seinale, 12 orduz Erriolan egitasmoa: egun erdiz, jardueraz bete zuten eragileek herria.

BIHOTZ HANDI BAT. Ekainaren 3an. Orereta Ikastolaren Eguna ekainaren 3an izan zen, ikastolaren egoitza nagusian. Berezia izan zen aurtengoa, Kilometroen arrastoa nabaria izan baitzen. Bihotz handi bat egin zuten bertan, ikastolaren komunitate osoa eskertzeko.

URMUGA. Uztailaren 19an. Urmuga jaialdiak geldialdia egin zuen Errenteria-Oreretan uztailaren 19an, Kilometroen aitzakiapean. Itsasotik iritsi zen musika herrira, eta Añabitarte baserri inguruan izan ziren kontzertuak, toki seinalatuan.

ABESTIA ETA BIDEOKLIPA. Irailaren 1ean. Janus Lester taldeak egin du Kilometroen abestia, Erriola. Udako sintonia izan da herrian. Horren bideoklipa hilaren 1ean aurkeztu zuten: bertan, Orereta Ikastolako komunitateak eta herriko eragileek espazio berezia dute.

 

 

 

Erlazionatutako edukia[Elkarrizketa] “Herrian sinergia berriak sortu dira”[Erreportajea] Amak ikusaraztea helburu
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.