Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraGizartea
KILOMETROAK 23. NAROA PEREZ CORTAJARENA. KILOMETROEN KOORDINATZAILEA.

[Elkarrizketa] “Herrian sinergia berriak sortu dira”

Iazko urrian Orereta Ikastolak Kilometroen lekukoa hartu zuenetik, asko eta asko izan dira etziko egunerako bidea egiteko egin diren ekitaldi eta ekintzak. Perezek sukaldetik bizi izan ditu denak, ideien eta nahien faktoria koordinatzen izan da.

Naroa Perezek Kilometroen erraiak ondo aski ezagutzen ditu. Errioko oletan izan da lanean den-dena ondo joan dadin.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2023/09/29

Etzi da Kilometroak 23ren jai handia. Baina egitasmoa aurkeztu zenutenetik, etzira arteko bideari eman nahi zenioten garrantzia. Nola joan da bide hori?
Poliki-poliki eraikitzen joan gara bide hori. Hasieran, talde txiki bat hasi ginen lanean, baina oso indartsu. Adibidez, Lekuona Fabrikako aurkezpena [2022ko azaroan] uste dut oso indartsua izan zela, eta azaldu genuen zer ginen gai egiteko: handia izan zen alde guztietatik begiratuta. Taldea handitzen joan da, batzordeak ugaritzen, eta apurka indarra hartzen joan da antolaketa taldea, beraz, Kilometroak bera. Prozesua mantso joan da, baina trenak abiada handia hartu du, urte osoko egitaraua oso beteta joan delako. Orduan, hasieran mantso joandako hori, arrapaladan joan da handitzen.

Bide hori egiteko ehunka herritar aktibatu dituzue. Zaila izan al da hori?
Erantzun oso ona izan dugu herritarren partetik. Adibidez, herriko eragileekin bilera handi bat egin genuen. Gu entzutera etorri ziren, egin nahi genuenaz jabetzera. Hala, hainbat unetan gugana etorri dira ezer esan gabe; eta behar izan ditugunean, hor egon dira laguntzeko prest. Beti baietz esan digute, eta oso eskertzekoa da erakutsi diguten babesa. Erraz jarri digute bidea. Herritarrek eta herriko eragileek izan duten inplikazioa oso ona izan da. Kilometroak edo Orereta Ikastola entzun, eta ez dute zalantzarik izan laguntzeko.

Beraz, esan daiteke Orereta Ikastola herriaren egunerokoan eta izaeran txertatua dagoela?
Kilometroen antolaketak hori hala dela erakutsi digu. Asko garela egia da: ikasle ohien, familien eta bestelako herritarren artean masa handia gara. Beti dago norbait ikastolarekin harremana izan duena edozer antolatu nahi denean. Eta gakoa hori izan daiteke: zerbait antolatzerakoan, askotan deirik egin gabe ere, gugana hurbildu dela jende asko. Zailtasunak izan dira, noski baietz, oraindik ere gizartean badaudelako gauza batzuk aldatzeko zailak direnak, adibidez boluntario bezala lan egitearena. Zorionez, ordea, behar ziren gauzak lortu ditugu, eta genituen helburuetara iritsi gara. Ikastola herrian txertatuta dago Orereta Ikastolak 60 urte bete dituelako, herritik sortu zelako, ikastolarekin era bateko edo besteko harremana izan duen jende asko dagoelako, eta beraz, behar genuen babesa jaso dugu.

Bideaz hitz egin duzu. Zerk asebete zaituzte bereziki?
Ekitaldi bat nabarmendu baino, ekintzaile izateak berak asebete gaitu. Hasieran, hainbeste gauza egitea planteatu genuenean, izu sentsazioa izan genuela ezin dugu ukatu. Erritmo oso bizia izan dugu, gauza asko egin dira, eta horrek antolaketa egitura bera asko tentsionatu du. Izan ere, dena batzordeen bidez egiten da, batzorde horiek lan orduz kanpo bildu dira, bertako kideak boluntarioak direlako.

Asebete gaituena izan da eskertzeko aukera izatea. Hau da, Euskaldunon Egunkaria-rekin gertatu zena oroitarazi eta Berria sortu izana eskertzeak asebete gaitu, gainera, ikasleen parte hartze zuzenarekin. Batasunaren bidea zoragarria izan zen: gai izatea gure herria eta Donostia giza kate erraldoi horrekin lotzea izugarria izan zen. 12 orduz Erriolan egitea ere sekulakoa izan zen, pentsa, hamabi orduz jarraian herriko eragile pila baten lanarekin kalean jarduerak izatea eskertzekoa da; Adaxka Berriak proiektua Landarbasorekin, Urmugan egitasmoa… Oso gauza bereziak egin dira, eta hasieran markatutako lerroekin erabat bat egin dute. Denek ginga jarri diote gure Erriola leloari. Ea gai garen hori guztia igandean islatzeko.

Igandean du iraungitze data Kilometroak 23k. Honek guztiak arrastorik utziko al du aurrera begira?
Erriola ez da bakarrik Kilometroak. Komunitatea da Erriola, elkartzen gaituen zerbait. Gure aiton-amonek utzi ziguten zerbait, eta aldi berean, guk gure ondorengoei utziko diegun zerbait. Eta ez da ikastolarena bakarrik. Madalen Jaietan, adibidez, txosnako lantaldeak erabaki zuen Orereta Ikastolaren guneari Erriola deitzea. Eta hori horrela izango da aurrerantzean ere. Hori adibide bat da. Aldi berean, herrian sinergia berriak sortu dira, ezagutzen ez zen jendea elkarrekin lanean —eta oso ondo— aritu da; lan egiteko, gauzak ikusteko modu berriak sortu dira. Eta horiek dira aurrerantzean geldituko direnak.

Etziko jai handia. Zer gustatuko litzaizuke entzutea igandekoari buruz?
«Oso ondo pasa dut», gustatuko litzaidake entzutea. Batez ere haurrek ondo pasatzea nahi dut, haiek etorkizunean egunaz oroitzapen ona izatea. Haurrek eta gazteek oso ondo pasatzeko eta askotariko gauzak egiteko egitaraua antolatu dugu. Sekulako eskaintza dago, eta egun osoa gauzez beteta dago.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Amak ikusaraztea helburuJai handirako prestatzen
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.