Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

Euskararen lan-mahai berria: gazteengandik, gazteentzako

Euskarazko kultur eskaintza sustatzeko taldea osatu dute Pasaiako Udalak eta Antxoko gazte taldeek. Asmoa da beste barrutiak ere egitasmora batzea, gazteen zaletasunei erantzun zabala emateko.

Togunea eta Papineko Gazteria taldeetako zenbait kide. Beltzez eta gorriz, Uxue Montalvo eta June Mintegia.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/09/29

Antxoko Topagunea eta Papineko Gazteria taldeak martxan dira, Pasaiako Udalarekin elkarlanean, gazteen zaletasunei euskaraz erantzuteko eskaintza ehuntzen.

Joan den ikasturtean jarri ziren udaleko Euskara Saileko arduradunak harremanetan gazte antxotarrekin, asmoen berri emateko. Azken horien gainean jardun da Laura Re Lozano Euskara zinegotzia, atzera begirakoa eginez: «Pasaiako Euskararen II. Plan Estrategikoaren helburuak lantzeko, eta horren barruan, herriko eragileekin elkarlanean aritzeko, hainbat gune sortu dira». Horien artean daude, kasu, udalak euskaltegiekin, ikastetxeekin, lan munduko eragileekin, merkatariekin edota kirol eta aisialdi taldeekin dituen elkarlanerako mahai eta espazioak.

Euskararen alde jarduteko beste esertoki bat sortu nahi izan dute gazteekin. «Helburua gazteen identitatea sendotuko duten egitasmoak sustatzea da», zehaztu du zinegotziak. «Gaur egun, haien zaletasunetako asko gaztelaniaz bizi dituzte, eta horrek euskara erabiltzeko espazioak urritzea dakar». Paradigma hori oinarri, euskarazko kultur kontsumoa sustatzea eta gazteen aktibazioan eragitea lortu nahi da.

Gazte eragileen erantzuna
Helburu horiek, jakina, gazteekin eta gazteen ekimenetik abiatuta landu nahi zituen udalak. Hala jarri ziren harremanetan Antxoko bi taldeekin, eta bien baiezkoa jaso zuten. Topagunearen izenean mintzatu da Uxue Montalvo: «Deialdiarekin ez geunden erabat ados, esaten baita gazteok kultura gaztelaniaz kontsumitzen dugula. Eta, tira, ez dakit ni burbuila batean bizi ote naizen, baina bai nik eta baita nire inguruak kontsumitzen dugun ehuneko handi-handiena euskaraz da».

Hamarkada beteko du Topaguneak Antxon, hain zuzen, lan horretan: euskara eta euskaraz bizi nahi dutenentzat abagune izaten. Ildo horretan, egindako lanaren aitortza gisa ere jaso dute, hainbeste urteren ondoren, udalak elkarlanerako deia egin izana. «Arrotza egin zitzaigun udala gurekin harremanetan jartzea, ez gaudelako ohituta udal bat herria, eta batez ere gazteak, bere politiketan sartzen saiatzera». Hori dela eta, keinua eskertu zuen gazte talde antxotarrak, eta baiezkoa eman zuen. «Aukera gisa hartu genuen talde hau sortzearena, guk egiten dugun hori egiten jarraitzean datzalako, baina beste modu batean. Baliabide gehiagorekin, beharbada».

June Mintegia, Papinen izenean, bide beretik mintzatu da: «Orain arte ez da aukerarik egon, udalak finantzatuta, halako zerbait, hain handia, eta guk aukeratzeko askatasunarekin, egitekoa». Biek ala biek ziurtatu dute gazteen gogoa baino, askotan dirua bera izaten dela muga herrian nahi bezainbeste jarduera antolatu ahal izateko.

Horrela, beraz, mahaia osatu duten hiru aldeak—udala, gazteak eta, jakina, euskara— izango dira onuradun. Batek falta zuena besteak emango dio, eta alderantziz.

Egitaraua
Papineko Gazteria taldearen ordezkariak gaur artean antolatutakoaren errepasoa egin du: «Asmoa da ikasturte honetan, irailetik ekainera bitarte, beraz, euskarazko hainbat ekintza eskaintzea herriari, eta bereziki gazteei».

Lehenengo hitzordua datorren asteko igandean, urriak 8, dute antxotarrek. Kaleko zinema saioa egingo dute Biteri plazan. «Irati filma emango dugu», azaldu du Mintegiak, «eta halakoak, zinema kanpoan, adibidez, ez dira hemen aurretik egin. Baliabideak behar dira horretarako».

«Azken batean, egitasmo honek aukera eman digu eskala handian pentsatzeko», gehitu du kideak. «Eta esango nuke 2024ra begira oraindik eta urrunago begiratuko dugula, agian, egungo panoraman nahiko sartua dagoen musika talde handiren bat ekarriz-edo…». Litekeena da kontzertu hori San Ferminetan edo ekainean izatea, baina 2024an izango diren beste hainbat hitzordu garrantzitsu ere gogoan hartu dituzte, hala nola, Korrika, edota Euskararen Eguna.

Gaur artean osatu duten egitaraua alboko zutabean ikus daiteke. Itxita dauden jarduerak dira aipaturiko filmaren proiekzioa eta Kanpora sartzen antzezlana. Ikusi ondoan xehetasunak.

EGITARAUA, oraingoz...

  • Zinema kalean
    Urriak 8, igandea. ‘Irati’ filma emango dute Antxoko Biteri plazan, 20:00etan. Pantaila kalean izango da, eta eserlekuak jarriko dituzte nahi duenak emanaldiaz gozatzeko aukera izan dezan. Eguraldi txarra egiten badu, Pasai Antxoko Kultur Etxean izango da emankizuna.
  • ‘Kanpora sartzen’ antzerkia
    Abenduak 1, ostirala. Intza Alkain eta Xabin Fernandezen ‘Kanpora sartzen’ antzezlana, doan, 19:00etan, Kultur Etxean. Sinopsiaren hasierak hala dio: «2013ko martxoaren 11n, Xabinek jakin zuen seropositiboa zela; egun hartan, dena aldatu zen…».
  • Euskararen eguna
    Abenduak 3, igandea. Xehetasunetan sartzeko oraindik goiz bada ere, elkarguneak asmoa du Euskararen Egunaren karietara gazteentzako eskaintzaren bat prestatzeko.
  • 23. Korrika
    2024ko martxoan. Xehetasunetan sartzeko oraindik goiz bada ere, gazteen elkarguneak asmoa du datorren urtean izango den Korrikaren karietara gazteentzako eskaintzaren bat prestatzeko.
  • Kontzertua
    2024ko ekaina. Xehetasunetan sartzeko oraindik goiz bada ere, elkarguneak asmoa du datorren urteko ikasturte bukaerarekin gazteentzako eskaintzaren bat prestatzeko. Litekeena da «kontzertu handi bat» ekartzea herrira.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.