Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Haur parkeak, txakur kakak, eta jabe arduragabeak

Patxiku Zelaiko haur parkean egunero azaltzen direla txakur kakak salatu dute. Halakoak egiten dituzten txakur jabeei arduraz eta errespetuz jokatzeko eskatu diete.

Txakur kakak Txirrita Parkeko haurren espazioan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/09/29

Zenbatetan tokatzen da kaletik lurrera begira joan beharra zola azpian oparitxo desatseginik etxera ez eramateko. Zorionez, ez da txakur jabe guztien  jarrera, baino batzuena behintzat bai, txakurrak kale erdian, izan espaloi, atari aurre, saltoki ondo… kaka egin eta jaso gabe uztea, abandonaturik, oharkabean hura zapaldu eta etxera eramango duen koitaduaren zain.

Udal ordenantza badago gaiaren gainekoa, baita isunak ere arduragabe jokatzen duten txakur jabe horientzat ere —ez direlako inondik inora ere guztiak arduragabe— ez dira, antza, nahikoa akuilu. Horren erakusle, ia egunero, Patxiku zelaiko haur parkea da. Asko dira bertara joaten diren haurrak jolasera, berezia baita. Udalak sustatutako parte hartze prozesuan haurrek beraiek diseinatu zuten euren neurrira parke hori. Goizetan berriz, besteren artean, Orereta Ikastolako Linoko eraikineko haurrek jotzen dute bertara jolastoki garaian.

“Zabor poltsa eta eskularrua gainean etortzen gara irakasleak, egunero dagoelako txakur kakaren bat jolas parkeko kulunka eta jolas elementuen erdian. Egunen batean zazpi ere jaso izan ditugu”, kexu da haurrekin parke horretara egunero gerturatzen den Idoia Elkano irakaslea.

Berehala etorri zaio ikasle bat: “Hemen beste bat da”. Belardi ertzera apuntatu dio, eta irakasleak hura ere jaso haurrek zapaldu aurretik.

Larriena, handik metro gutxira, berariaz txakurrentzat sortutako parkea dagoela da, “bertan dute lasai ibiltzeko eremua, haurrak txakur kaka zapaltzen ibili ez  daitezen”. Egurrezko labirintoaren aurrealdeko hondar eremuan utzi du kaka multzoa txakur jabe batek, “ikusten duzunez, haurrek oinetakoak kendu egiten dituzte hemen hondarretan jolasten ibiltzeko batera eta bestera. Beraien espazioa da gainera, zergatik ezin dute lasai ibili inork euren jolasa eten gabe? Jolasean dauden bitartean ere etorri izan dira aske doazen txakurrak eta saltoka edota atzetik segika hasi, eta haur batzuk beldurtu egiten dira”.

Eskaera egin du irakasleak, “errespeta dezatela haur parkea. Ikaragarria da irakasleok eskularrua eta zabor poltsa ekarri behar izatea besteen txakurren kakak jasotzeko egun batean bai eta hurrengoan ere. Gainera zerbait esaten baduzu, jasotako erantzuna ikaragarria izaten da batzuetan. Kartela dago hemen, parke sarreran, haurren eremua dela, baino jabe batzuei bost axola”.

Eguneroko ogia dela egoera hori dio Elkanok Patxiku Zelaiko haur parkean. Ez luke behar bada zaila guztien eskubide eta espazioak errespetatuz elkarbizitzea.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.