'Hirurak Bat' emanaldia eskainiko dute urriaren 7an
Sorkuntzak Akitania Berriako, Nafarroako zein Gipuzkoako adierazpen artistikoak bateratu ditu, "Euroeskualdeko nortasuna indartu" nahian.
Datorren urriaren 7an, larunbatean, “Hirurak bat” emanaldia aurkeztuko dute Oiartzunen. Nerabe eta aurre nerabeen errealitatea taularatzen du ikuskizunak, dantza, ahots polifonia eta euskal musika tradizionalaren bidez. Akitania Berritik, Gipuzkoa zein Nafarroatik datoz emanaldiak biltzen dituen baliabide artistikoak: dantza, musika eta kantu korala. Bertakoak dira sorkuntza artistikoan parte hartzen duten hiru kideak.
Hori horrela, Landetxe Kultur Aretoan elkartuko dira arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak 8 euro balioko ditu, eta leihatilan bertan erosi ahalko dira; edo email honetara idatzita erreserba egin daiteke ere. Bestela, emanaldiak hiru lurraldeek osatzen duten “Euroeskualdeko nortasuna indartzea” du helburu.