Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Erreportajea] Hankak Gaintxurizketan, eta burua Los Angelesen

Junior Mailako Munduko Txapelketako zirkuituan parte hartzen ari da Harriet Portugal scooter kirolari lezoarra. Gaintxurizketan entrenatzen da, eta 2028ko Olinpiar Jokoak ditu amets.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2023/09/29

Goi mailako beste kirolari bat du Lezok: Harriet Portugal. Scooter kirolaria da, eta egun 2023ko Scootering World Championships lehiaketan ari da, besteak beste. Txapelketa horretan munduko pistako scooter (patinete antzekoak dira) kirolari onenak ari dira selekzioka lehian, eta tartean da lezoarra, Junior Mailan. Ez nolanahi gainera: ekainean Madrilen egin zen lehen proban laugarren izan zen, eta irailaren 16-17 artean, Bartzelonakoan, garaile. Espainiako selekzioarekin ari da, hautatzaileek Portugalengan konfiantza osoa dutelako, baita aurrera begira ere: 2028ko Los Angelesko Olinpiar Jokoetan izango da lehenengoz olinpiko scooter modalitatea, eta bertarako kirolariak prestatzen ari dira. Horien artean da 15 urteko lezoarra. Gaintxurizketan entrenatzen da, baina Los Angelesen du burua gazteak. Hori bai. Txikitik hasi zuen bidea: Bekoerrota ondoko skate pista izan zuen bigarren (edo lehen) etxe, han ikasi zituen kirol urbano horren lehen lezioak, kalean, lagun artean.

Munduko onenen artean da. «Asko entrenatzen ari naiz, eta emaitzak iristen ari dira. Pozik nago egiten ari naizenarekin», aitortu du lezoarrak. Munduko lehiaketako lehen bi probak eginda, hurrengoak noiz izango diren zehazteko daudela adierazi du scooter park kirolariak. Baina berdin zaio. Entrenatzen jarraitzea da haren asmoa egunez egun hobetzen joateko. Ametsa, Los Angeles: «Zaila izango da han izatea. Entrenatzea da gakoa, egunero ikastea». Etxe ondoan du trebatzeko aukera, Gaintxurizketako Abendaño industrialdean dagoen Oarsoaldeko Muturreko Kirolak (OMK) Indoor-en pabiloian. «Astean lau-bostetan noa hara entrenatzera. Arratsalde osoa izaten naiz han. Pistan gora eta behera ibiltzeaz gain, forman egoteko bestelako ariketa fisikoak egiten ditut».

Baina euren kirolean irudimena ere behar da, sormena: epaileek birak, itzulipurdiak, mugimenduak eta horrelakoak ere puntuatzen dituzte; horiek lantzeko etxean ohe elastikoa du, eta OMK Indoor-en apar sintetikoko igerilekua. Scooter-a muturreko kirola izanik, Portugalek onartu du tokatu zaiola pistan tupustekoren bat edukitzea. Baina tira, kirol horren ikurretakoa da kolpeak jaso, eta berriz ere altxatzea. «Azken batean, horrelakoa da kirol hau. Kolpeak ere jasotzen dira. Baina horietatik ere ikasi egin behar da aurrera egiteko».

Harriet Portugal, Bartzelonako probako podiumaren gorenean.


Aurkariak eta familia
Jack Walsh estatubatuarra, eta Fantin Phabord frantziarra. Horiek dira Portugalen ustez dituen aurkaririk gogorrenak Scootering World Championships-en. Aurrerantzean ere, nahiz eta aurkari gehiago agertuko diren, horiek ikusten ditu kontrario nagusi txapelen, garaikurren, edo zergatik ez, domina olinpikoen borrokan. Errespetuz, baina izurik gabe hitz egiten du haietaz.

Baina aurtengo garaipenak ez dira kasualitatez iritsi. Iaz, Junior Mailako Europako txapeldun izan zen, aurten jada Euskal Herriko txapeldun izan da, eta azaroan du Espainiakoa. Etxeko apalak aurretik ere kopaz beteta dauzka, dozenaka izan direlako azken urteetan lortu dituen garaipenak. Hamabost urterekin badaki zer den goi-goian izatea.

Ez dago bakarrik. Senideak ondoan ditu beti laguntzen eta behar den tokietara eramaten. Entrenatzeko eremua etxe ondoan izatea ere abantaila da harentzat, goi mailako entrenamenduak egin ditzakeelako horretarako prestatua dagoen eremu batean. Ikasketekin ari da aldi berean lezoarra. «Maiz noa kanpora, baina galdutako eskola orduak errekuperatzen saiatzen naiz». 2028an Los Angelesera joateko baimena beharko du. Eta kirolari aroa bukatzean, jarraitzeko asmoa du: «Scooter entrenatzaile izan nahiko nuke aurrerago».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.