Urriaren 28an ospatuko dute jubilatuen eguna
13:00ean elkartuko dira Doneztebe plazan, eta Usategieta jatetxean bazkalduko dute. Izen ematea telefonoz egin behar da.
Aurten, urriaren 28an, larunbata, Oiartzungo jubilatu berriek haien eguna ospatuko dute. Hori horrela, 65 urte bete edo beteko dituztenentzat bazkaria antolatuko dute. Egun horretan Doneztebe plazan elkartuko dira, 13:00ean, eta Usategieta jatetxean bazkalduko dute.
Izena emateko, 670 40 76 01 telefonora deitu behar da.
