Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Dantza, antzerkia eta musikaz gainezka dator urteko azken hiruhilekoa

Kalitate handiko lanak eta punta puntako antzezle, dantzari nahiz musikariz gozatzeko aukera izango da abendura bitarte.

Josean Ruiz de Azua eta MAite GArtzia kultur agenda aurkezteko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/10/03

Askotariko egitaraua zabala prestatu du urteko azken hiruhilekorako udalak. Dantza, musika, eta antzerkia erruz eta publiko guztientzat zuzendua izango da aukeran ondu duten programazioari esker. Gaur aurkeztu dute kultura eskaintza hori, Maite Gartzia Kultura zinegotziak eta Josean Ruiz de Azua Kultura teknikariak.

Kalitate handiko lanak eta punta puntako antzezle, dantzari nahiz musikariz gozatzeko aukera izango da abendura bitarte.

Lehen hitzordua hilaren 7an, larunbata Lekuona Fabrikan. Hofe x4:40 taldeak eta Ben Yart iruindar gazteak indarrez eta bizitasunez beteriko kontzertua eskainiko dute. Jaialdiari hasiera, berriz, Belamobb Oarsoaldeko gazteek osatutako taldeak emango dio emanaldiari 19:00etan. DJ Sara Goxua ere arituko da oholtzan talde arteko aldaketak egin bitartean girotze lanetan.

Hileko bigarren zita, berriz, dantzarekin izango da. Irailean protagonismoa izan badu, hilabete honetan eta datozen bietan ere presentzia nabarmena izango baitu kultur agendan. La fregona de Mr Mutt urriaren 20an eskainiko du Ma Compagnie-Marc Lacourt konpainiak, familiei begira. Niessen kulturgunean izango da emanaldia, 18:00etan hasita.

Hirugarrena ere dantza emanaldia izango da; Cielo Rasoren konpainiaren Hamaika obra izango da. Niessen Kulturgunean izango da 19:00etan hasita. Hileko azen emanaldia, berriz, antzezlana izango da. Hilaren 29an izango da eta Perigallo Teatrok Cabezas de cartel lana taularatuko du Niessen Kulturgunean 19:00etatik aurrera.

Azaroa indartsu hasiko da. Anita Maravillas konpainiak Andereño antzezlana eskainiko du familiei begira. Espainiako 1936ko Gerra garaiko andereñoei omenaldia da lana. Niessen kulturgunean izango da  hilaren 10ean, 18:00etan.

Azaroko bigarrena, musika emanaldia, ez nolanahikoa: Gari&Maldanbera. Zuzenean 2022 izeneko diskoa aurkeztuko dute hilaren 18an Lekuona Fabrikan 20:00etan hasita. Lekukoa antzerkiak hartuko dio, Tartean Teatroren Kortxoaren dilemak, zehazki. Etika, koherentzia, traizio eta mendekua ditu hizpiudek lanak. Hilaren 19an,  Niessen Kulturgunean 19:00etan hasita.

Azaroko azkena, berriz, Feminissimas antzezlana Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Egunean izango da, azaroaren 25ean. De Ste Xeito Producciones konpainia galiziarrarena da lana, eta 19:00etan emango dute Niessen Kulturgunean. Lan horretan umorea, ironia, eta konplizitatea baliatuko dute adiskidetasuna zalantzan jartzeko.

Urtea bukatzeko hiru emanaldia. Antzerkia lehena, El enterrador Mediterranea Antzerki konpainiaren eskutik. 1936ko Espainiako gerra eta gerraosteko basakeriaren erdian gizatasuna eta duintasunaren eredu izan ziren pertsonei aitortza da. Abenduaren 16an izango da, 20:00etan hasita Niessen Kulturgunean.

Abenduaren 23an berriz, Goizargi Gospel Choir abesbatzak emanaldia egingo du Lekuona Fabrikan 20:00etan. Azken emanaldia, abenduaren 309ean, Teatro Paraiso konpainiaren Kutxa artean antzezlana, familiei zuzendua. Niessen Kulturgunean izango da, 18:00etan hasita.

Emanaldi guztietarako sarrerak salgai dira jada. Eskuratzeko hainbat modu. Online, horretarako egin klik hemen. Lekuona Fabrikan modu presentzialean, eta agortuko ez balira emanaldien egunean saioa hasi baino ordubete lehenago leihatilan.

Helduentzako ikuskizunak 9 euro balio dute, familiei zuzendutako ikuskizunak 3,5 euro, eta musika kontzertuek, berriz, 10 euro. Kultura txartelaren titularrek %20ko deskontua dute sarreretan. Ikuskizunen informazioa udalaren webgunean aurki daitezke.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.