Duela mende bat baserritarrek soinean zeramaten jantzia ezagutzeko aukera eskainiko du Jantziaren Zentroak beheko solairuan.
Eskualdeko ikasleen erdia baino gehiago ari da aurten Eskola Kirolan parte hartzen. Horrez gain, aurrerapauso bat eman dute berdintasunerantz, eta Mindararekin batera, Eskola Kirol Egokituko programa abiatu dute.
Igandean, Santa Zezilia Egunaren harira antolatutako kontzertuan ariko dira elkarrekin lehenengoz, Andra Mari Abesbatza eta Orkestra.
Organoa ardatz duen zikloak Errenteria-Orereta, Irun eta Oiartzun hartuko ditu azaroaren 3tik 5era. Orotara, hiru kontzertu, bisita gidatu bat eta hitzaldi bat ondu dituzte.
Datozen lau urteetan lehentasunez landuko dituzten helburu estrategikoak eta garatuko dituzten egitasmoak definitu dituzte. Elkarlan publiko-komunitarioa izango da oiartzuar guztien bizitza hobetzeko oinarria.
Lehen postu bana erdietsi dute Sanpedrotarra AEko Loren Jauregi eta Ibon Arrieta arraunlariek. Jauregiren marka guztietan onena ere izan da.
Antxoko trenbidearen gaineko zubia gaur goizean kendu dute. Barrutiaren itxura urbanoaren ikurretakoa zen.
Urbanizazioaren zati handi bat bukatu dutelako, hilerri inguruko aparkaleku berriak erabil daitezke dagoeneko.
Atzo jaso zuen Alex Bargallo Zuzuarregik Oiartzungo Kirol Saria. Elizaldetarrak Judo Elkartean 40 urte daramatza lanean.
NATO eta EBren Aurkako Herri Ekimenak deitutako mobilizazioan dozenaka oreretar bildu dira. Ondoren, hitzaldia izan zen Gaztañon.
Lanaldi murriztuko lanpostuak eskaintzen dituzte, egunean bost orduko jardunaldiarekin Arraztaloko Oiartzungo nekazal ustiapenean. Izena emateko galdetegi bat bete behar da.
Literatura eta musika uztartzen dituen iniziatibaren bigarren ekitaldia egingo da ostiral honetan Landetxen. Gari eta Iñigo Astiz izango dira protagonistak. Saioak 'Behin bizitzea' du izena.
Hileroko udalbatzarra egingo dute gaur arratsaldean. Kontratazioa, Ogasuna, Pertsonala eta Hirigintza izango dituzte eztabaidagai.
Meipiko Jai Batzordeak eta Xantixak bigarrenez antolatu dute jaia. Babarrun jana, bingo solidarioa eta dantzaldi herrikoia izango dira.
Kultur topaketaren seigarren ekitaldia azaroaren 8tik 12ra bitartean egingo da, utopia ardatz. Antolatzaileek bederatzi jarduera ondu dituzte.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea hasi da eguna antolatzen, eta bihartik (azaroak 1) igandera (azaroak 5) bitartean eman behar da izena parte hartzeko.
Larunbateko Bilboko manifestaziora joateko zerrendak ostegunera arte izango dira jarrita Elizalden, Haurtzaron, AEKn eta Kastron.
Parte hartzaileak Txara parkean bilduko dira, 19:30ean. Afaldu ondoren, bertatik hasiko dute beldurrezko ibilbidea.
Euskararen erabilera instituzional eta administratiboaren gainekoa da mozioetako bat, EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Errenteriak aurkeztua.
Gaur izango da lehen hitzaldia, klubeko gurasoei begirakoa da hitzaldi sorta.