Olatzar berriko eremu bat zabaldu dute

Urbanizazioaren zati handi bat bukatu dutelako, hilerri inguruko aparkaleku berriak erabil daitezke dagoeneko.

Olatzar eremuan egiten ari diren urbanizazioaren zati handi bat bukatu, eta ireki egin dute oinezko zein ibilgailuentzat. Lezoko Udalak jakinarazi duenez, eremua Plazeta kaletik gorantz doana da, hilerriraino. Gainera, Pasaia-Lezo Lizeoaren eraikinera joateko pasabidea zabaldu dute. Aparkalekuak ere egokitu dituzte.

Horrela, urbanizazioaren zati handi bat bukatutzat eman daiteke, baina lanak ez dira erabat burutu. Horren ondorio hurbiletakoa da Domu Santu Egunean hilerrira joaten direnek aurrekoetan baino erraztasun gehiago izango dutela hara hurbiltzeko, aparkaleku berriak erabiltzeko aukera izango baita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.