2023/10/28

Kendu dute

Antxoko trenbidearen gaineko zubia gaur goizean kendu dute. Barrutiaren itxura urbanoaren ikurretakoa zen.

Olatzar berriko eremu bat zabaldu dute

Urbanizazioaren zati handi bat bukatu dutelako, hilerri inguruko aparkaleku berriak erabil daitezke dagoeneko.

Oiartzuarren aitortza Alex Bargallo Zuzuarregiri

Atzo jaso zuen Alex Bargallo Zuzuarregik Oiartzungo Kirol Saria. Elizaldetarrak Judo Elkartean 40 urte daramatza lanean.

Gazako "genozidioa" salatu dute Errenteria-Oreretan

NATO eta EBren Aurkako Herri Ekimenak deitutako mobilizazioan dozenaka oreretar bildu dira. Ondoren, hitzaldia izan zen Gaztañon.

"Nazka-nazka eginda gaude"

Epaitegietatik euskararen kontra hartutako erabakien kontra, eta Bilboko nazio manifestaziorako deia egiteko dozenaka lezoar bildu ziren atzo.

Zabala Enea IIren 23. urteurrena ospatuko dute

Gaur (larunbata) da ospakizun eguna. Goizetik nahi den arteko egitaraua antolatu du Oreretako Gazte Asanbladak.

Oiartzunen bildu da UEMA

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 40 bat udalerritako euskara teknikariek batzarra egin dute udaletxean.

Mozorro bila hasi da Errenteria-Orereta

2024ko Inauterietan herria ezaugarritzeko sei gai proposatu ditu Inauteri Batzordeak. Horien artetik zein aukeratu, herritarren esku.

Azaroaren 16an, Aiton Amonen Aterpearena izango da badia

Hiru ibilbideko erronkari ekingo diote Donibaneko erretiratuek. Luzeraren arabera sailkatu dituzte hiru bideak.

Gehiago