Oiartzunen bildu da UEMA
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 40 bat udalerritako euskara teknikariek batzarra egin dute udaletxean.

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) udalerrietako 40 euskara teknikari baino gehiagok batzarra egin zuten Oiartzunen atzo (ostirala). Udaletxeko areto nagusian ian ziren lan saioa egiten, elkarlana sustatzeko, herrietan euskararen erabilera eta sustatzeko martxan dituzten proiektuen berri eman, eta esperientziak trukatzeko.
Urtean hirutan biltzen dira UEMAko herrietako euskara teknikariak. Txandaka egiten dituzten horiek, herrialdearen arabera. Atzokoan Gipuzkoako txanda izan zen, zehazki Oiartzunena. Gogoetarako tarte zabal hartu zuten bertan izan zirenek.