Zabala Enea IIren 23. urteurrena ospatuko dute
Gaur (larunbata) da ospakizun eguna. Goizetik nahi den arteko egitaraua antolatu du Oreretako Gazte Asanbladak.
Urteak aurrera doaz, eta horietako bakoitza behar den bezala ospatu behar da. Hori erabaki dute Oreretako Gazte Asanbladakoek. Izan ere Zabala Enea II gaztetxeak 23 urte bete ditu, eta data horrek, beste guztiekin egin antzera, herriko gazteen mugimendua zer den, eta bizirik dagoela aldarrikatzeko tartea emango die gazteei.
Mezu hori hainbat erara aterako dute gaztetxera eta herriko kaleetara gaur. Izan ere, goizetik hasi eta nahi den arteko egitaraua antolatu dutelako. Honakoa da:
- 11:00. Gaztetxean, Matraka.
- 14:30. Gaztetxean, bazkaria eta ondoren karaokea. Bazkarirako txartelak 12 euroan eros daitezke Arkaitza, Sindikato eta Landare tabernetan.
- 18:00. Elektro Txuflarekin kalejira herritik.
- 22:00. Kontzertuak gaztetxean: Trilita, Zutik erromeria, eta Mikerinos.