Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Andra Mari Abesbatzak orkestra izango du aurrerantzean

Igandean, Santa Zezilia Egunaren harira antolatutako kontzertuan ariko dira elkarrekin lehenengoz, Andra Mari Abesbatza eta Orkestra.

Santa Zezilia eguneko kontzertua aurkeztu du Andra Mari abesbatzak.
Ikerne Zarate
Errenteria-Orereta
2023/10/31

Santa Zezilia egunaren harira egingo duen kontzertua aurkeztu du gaur Andra Mari abesbatzak. Arantxa Arzamendi presidenteak eman ditu xehetasunak urteroko ezinbesteko hitzordu den emanaldiaren gainean. Aurten aurreratu egin dutela azaldu du —azaroaren 22an da Santa Zezilia eguna— eta emanaldi bakarraren ordez, bi izango direla, gainera.

Andra Mariren kontzertua azaroaren 5ean izango da, igandean, Fatima Andra Mariaren elizan 18:30ean. Bigarren kontzertua, berriz, azaroaren 17an izango da eta Letizia Bergarak emango du Andra Mariren egoitzan bertan, 18:30ean. Bergarak Jose Luis Ansorena beka irabazi du, eta horrekin lotuta eskainiko du emanaldia.

aurrerapen bat ere egin du abesbatzaren lehendakariak, “igandeko kontzertuak, Andra Mari abesbatzak berrikuntza garrantzitsua aurkeztuko du. Hilabete hauetan lan sakona egin dugu eta etorkizunari begira proiektu berri bat aurkeztera goaz, eta igandea izango da proiektu horren abiapuntu”.

Zuzeneko emanaldien aldeko aldarria egiteko baliatu du gaurko agerraldia Arzamendik: “Gaur egun ohituta gaude eskuko telefonoarekin, tableta edota ordenagailuaren bidez grabazioak entzuteko. produkzioa asko aldatu da eta sorkuntza lanak gero eta gehiago ari gara jarraitzen gailu hauen bidez. Zuzeneko kontzertuak, aldiz, balio erantsi berezia dute eta hori nabarmen jarri nahi dut”.

Errenteria-Orereta udalerri oso egokia dela gaineratu du Arzamendik, “baditu azpiegiturak horretarako eta publikoa animatu behar dugu zuzeneko emanaldietara. ez da berdina zuzendari artistikoa ikustea, bakarlari eta  interpreteak zuzenean ikustea; garrantzia handia dauka horrek eta une bakarrak dira, ez dira errepikatzen”.

Bi kontzertuak “publiko zabalari” zuzendutakoak direla esan du azkenik, “gure bazkideei deia egiten diegu urte osoan egiten diguten ekarpen ekonomiko hori nolabait eskertzeko asmoarekin, baina errenteriarrei eta inguruko herrietako bizilagunei ere irekia dago kontzertua”. Bi kontzertuak doakoak izango dira.

Andoni Sierra Andra Mari abesbatzaren zuzendari artistikoak kontzertuaren nondik norakoak azaldu ditu bere aldetik. Berezia izango dela igandeko programa aitortu du Sierrak, izan ere, Santanderreko (Espainia) Nazioarteko Festibalean eta Donostiako Musika Hamabostaldian eskaini genuen programa bera ekarriko du Andra Marik, “arrakasta handia izan genuen eta Errenteriako jendearekin partekatu nahi genuen lan guzti horren fruitua”.

Programaren obra nagusia Franz Joseph Haydn Nelsonmesse izango da: “Meza benetan ederra da, oso exijentea, baina aldi berean entzuteko oso atsegina den musika da. Proiektua aurrera ateratzeko lehen Arantxak [Arzamendi] aipatu duen berrikuntza bat aurkeztu nahi dugu: Andra Mari Orkestra. Andra Mariren egituran, besteak beste, entitate berri bat sortu nahi dugu”. Horrekin udalerriko bizitza sinfoniko-korala aberastu nahi dutela esan du Sierrak, “eta aldi berean plataforma bat izan nahi du gazteek leku bat izateko praktikarako, plataforma bat eskarmentua hartzeko”.

Berak ere emanaldiak zuzenean ikustearen garrantzia jarri du nabarmen, Arzamendiren ildo beretik.

Kontzertuan lau bakarlari ariko dira: Ana Otxoa Pardo sopranoa, Lucia Gomez Aizpurua mezzoa, Aitor Garitano Agirreolea tenorea, eta Jesus Garcia Arejula Baxua. Hari orkestra, organo bat, tronpetak eta tinbalak, eta koroan 60 lagun.

Bergarak hartu du hitza azkenik, eta lehenik eta behin, eskerrak eman dizkie, Andra mari abesbatzari, errenteriako Udalari eta Musikeneri. “Nire kasuan, Jose Luis Ansorena beka irabazi nuen eta horren emaitza azaroaren 17ko kontzertua izango da, Amaia Zipitria pianistarekin batera”. Zuzeneko emanaldiak “ezinbesteko” dituztela esan du Bergarak, “interpretazio masterra egiten ari naiz eta musikariok zuzeneko kontzertuak behar ditugu, publikoarekin kontaktuan izan. Programa pentsatzen dugunean ere publikoarekin pentsatu behar dugu”.

Kontzertua “arina” izango dela azaldu du, abestiak eta opera nahastuko dituztela. Mezzosopranoa da bera eta horretara moldatuko dute programa.

Maite Gartzia Kultura zinegotziak ere ez du hutsik egin gaurko agerraldian. Zoriondu du Andra Mari Abesbatza egiten duen lanarengatik, eta Bergara jaso duen sariarengatik, “Andra Mariri ere eskerrak eman nahi dizkiot, errenteriarrentzat eta kultura arloan oso garrantzitsuak zarete, asko disfrutatzen dugu zuen emanaldiekin. Ziur nago igandean ere hala izango dela, kulturaz gozatuko dugula zuekin”. Gartziak ere nabarmen jarri du eta bat egin du zuzeneko emanaldien aldeko aldarriarekin, “oso inportantea da  kontzertuak eta kultura zuzenean bizitzea, bai ikusleentzat zein sortzaileentzat”.

Herritar guztiak deitu dituzte bukatzeko, kulturaz eta Andra Mari abesbatzaz gozatzera.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.