Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Gau beltzena izatetik, aste beltzena izatera

Orain dela urte batzuk Abaraxka ludotekakoen ekimenez berreskuratu zen Gau Beltza. Aurten eragile batzuk arituko dira elkarlanean, zortzi ekitaldiko egitaraua osatzeko.

Gau Beltza Iaz egindako Gau Beltzaren segizioko irudia. Aurten ez da jarduera horretara bakarrik mugatuko.
Erik Gartzia
Oiartzun
2023/10/27

Urria bukatzen ari da, eta horrek etorriko denaren arrasto bat ematen du: Gau Beltza hurbil da. Orain dela urte batzuk berreskuratu zuten ohitura, ahanzturaren zulo ilunetik.

Urtetik urtera indartzen ari da usadio zaharberritua, eta aurtengo ekitaldia inflexio-puntua izango da: Gau Beltza izatetik, Gau Beltza Astea izatera pasatuko da.

Abaraxka udal ludotekako Nekane Martiarenak azaldu du salto horren zergatia. «Orain arte Abaraxkak hartu du Gau Beltza antolatzeko ardura, baina Oiartzungo Antzerkizaleen Elkarteak ere bat egin du ardura banaketa horretan».

Herriko hainbat eragileri dei egin zieten, eta proposamenari baietza emanda, erabaki dute astera zabaltzea: ipuin-kontaketak, film emanaldia, hitzaldiak… eta Gau Beltzeko ohiko ibilbideak osatzen duten egitaraua ondu dute.

Haurren aurrean, helduok heldu dinamikarekin bat egin dutenez hainbat ekitaldik, egitarauaren barruan sartu dituzte.

Egitarauari errepasoa eman dio Martiarenak. Gaur hasiko da, bi ekitaldirekin. Alde batetik, haur eta helduentzako zita bana jarri dute Manuel Lekuona bibliotekan, biak ordu berean izango dira (17:00etan hasiko dira).

Alde batetik, 2 eta 3 urte dituzten haurrentzako ipuin-kontaketa saioa emango dute. Bestalde, helduentzako Mintzariketa saioa egingo dute. Liburutegiak eta Ttur-tturrek programatu zituzten, hurrenez hurren, saio horiek.

Arratsaldeko hirugarren jarduera Landetxe plazako gazteen topaleku ireki berrian izango da. Beldurrezko film bat emango dute bertan.

Bihar arratsalderako plan bikoitza eskainiko dute. Abaraxka Ibiltariaren barruan, 16:30ean hasita, Gau Beltzerako kalabazak hustuko dituzte, baita mozorroak prestatu ere.

Antolatzaileek argi daukate zein balore sustatu nahi dituzten. «Etxeko arropa zaharrekin mozorrotzea nahi dugu, ez dugu nahi bazar batera joan eta bertan erostea. Guk sortu nahi dugu, Halloweenek ez daukan balorea —kontsumismo ezarena— transmititzeko asmoarekin».

Martiarenak aurreratu duenez, balore horiek ez dira ez erostera mugatuko. Bihar, kalabazak hustuko dituzte, eta haziak aterako dizkiete. Hazi horiek jaso egiten dituzte, eta Abaraxkako haurrekin joaten dira bidegorri bazterrera, landatzera.

Horrez gain, herriko baserritarrei banatzen dizkiete haziak. «Haurrek prozesua ikusten dute: nondik sortu eta nora joaten diren. Gero guk erabiltzen ditugu kalabaza horiek. Haziak jasotzen ez dituztenek ere deitzen digute, kalabazak dituztela esanez». Bukatzean, 19:00etan, topaleku berriko nerabeek Janari Dastaketa Beldurgarria prestatuko diete.

Gau Beltzan, berritasunak
Astearte arratsean Gau Beltzaren txanda izango da. Haurrek hala eskatuta, abiapuntua aldatuko dute: Txarako parketik aterako da segizioa. Sua piztu eta beldurrak erreta, basoan sartuko dira, eta hilerritik pasata, plazan bukatuko dute, Suzko Akerrarekin.

Hasierako puntua ez da berritasun bakarra izango. «Olarri Dantza Taldekoak dantza bat sortzen ari dira, eguna hasteko. Beste berritasun bat izango da Katuxulo eskalada taldekoek gurekin parte hartuko dutela. Gehiago batuko dira gurekin: Ihote Taldekoak, haien tinbaleroekin; Doikekoak; dantza garaikidea egiten dutenak…». Jon Martinen koplarik ez da faltako, eta beldurrak erretzeko formula berria ekarriko dute: Haize eta lur, su eta ur, agur beldur.

Azaroaren 2an, Zaintzadirekin elkarlanean, Aingeru Oiartzabal psikologoa gonbidatu dute, Heriotza bizitza da hitzaldia emateko. Pertsona helduak eta haurrak (9 urtetik gorakoak) elkarrekin hausnartzen jarri nahi dituzte, tabua den gaiaren inguruan.

Azaroaren 4an, egitaraua ixteko, Kandelen inguruko istorioak ikuskizuna emango diete herriko antzezle gazteek. «Iaz oso ongi atera zen, eta aurten mantenduko dugu». Gainera, Itturrikoekin elkarlanean, herriko dendak apaindu dituzte, eta Martiarena bera motibazio saioak ematen ari da ikastetxeetan, Gau Beltza zer den azaldu eta haren baloreak dibulgatzeko asmoz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.